Asier Mendozaren 'Beste gu' lanak irabazi dau I. Mikel Zarate Lehiaketea

Bizkaie! 2010-05-28 02:00   Kulturea

Banpiroei buruzko lan hau nabarmendu dau Leire Bilbaok, Julen Gabiriak eta Xabier Mendigurenek osotutako epaimahaiak, eta berak eroango dau 3.000 euroko saria. Liburua, barriz, udagoienean kaleratuko dau Elkar argitaletxeak.

Asier Mendoza Etxabe idazle zarauztarrak idatzitako 'Beste gu' nobeleak irabazi dau Mikel Zarate haur literaturako saria. Banpiroei buruzko lan hau nabarmendu dau Leire Bilbaok, Julen Gabiriak eta Xabier Mendigurenek osotutako epaimahaiak, eta berak eroango dau 3.000 euroko saria. Liburua, barriz, udagoienean kaleratuko dau Elkar argitaletxeak.

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak Haur Literaturako Mikel Zarate I. Lehiaketea sortu eben oraintsu umeentzako irakurgai barriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz. Euskal kulturearen alde lan egindako Mikel Zarate lezamar idazlea gogoratzeko eta haren lana goraipatzeko be balioko dau lehiaketeak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu