Itsasoagaz loturea daukien alkarteak eta pertsonak omenduko ditu aurten Ibilaldiak

Bizkaie! 2010-05-25 15:27   Euskerea berbagai

Omenaldiaz ganera, Ibilbidearen 7 kilometroetan, bost gune izango dira: 'Ikastolea', 'Itsasoa', 'Euskerea', 'Izartu' eta 'Kulturea'. Lehenengo hiruretan, itsasoa izango da protagonista eta, beste bietan, 'Bermeoren alde ez horren ezaguna erakutsi gura dogu', Gotxik azaldu dauen moduan, eta baserri-giroan biziko da maiatzaren 30ean 'Marigoran Kikunbera' jaia Bermeon.

Bermeoko Eleizalde Ikastoleak antolatuko dauen Ibilaldiaren 32. edizinorako egun gitxi falta arren, honezkero badakiguz ibilbidea eta egitaraua, ikastolearen presidente Markel Goikoetxeak, Bizkaiko Ikastolen Alkarteko pesidente Juan Carlos Gomezek eta Ibilaldia 2010en dinamizatzaile Eider Gotxik emondako azalpenei esker.

Ibilbidearen 7 kilometroetan, bost gune izango dira: 'Ikastolea', 'Itsasoa', 'Euskerea', 'Izartu' eta 'Kulturea'. Lehenengo hiruretan, itsasoa izango da protagonista eta, beste bietan, 'Bermeoren alde ez horren ezaguna erakutsi gura dogu', Gotxik azaldu dauen moduan, eta baserri-giroan biziko da 'Marigoran Kikunbera' jaia.


Egitaraua

'Adin guztietako jenteari zuzendutako ekitaldiak egongo dira, umeentzako puzgarriak, kontzertuak, jantza-ikuskizunak...', jakinarazo dau Gotxik. Izen handiko taldeak topau daitekez egitarauan, gune desbardinetan banatutako emonaldiak eskaintzeko: Gatibu, Ost, Betizu, The Uski´s, Anje Duhalde, Etxe, Betagarri... Goizetik arratsaldera, ez da emonaldirik faltauko eta, tartean, gosea izan ezkero, ohiko bokatez eta jatekoez gan, 'Arrain gunea' izango da Itsasganen, sardinak, atuna plantxan, atuna kipuleagaz... jan ahal izateko.


Omenaldia

Aurtengo omenaldirako aukeratutako gaia itsasoa da. 'Euskal Herriak 200 kilometro baino gehiagoko itsasertza izanda, eta Ibilaldia Bermeon ospatuz, lotura hori nabarmendu eta omendu gura dogu', azaldu dau Gomezek. Honeek dira omenaldia jasoko dabenak: Selma Huxley, Ontzi Museoa, Arrantzaleen Museoa, Urdaneta proiektua, Itsas Begia alkartea, Julio Muruaga, Saregin eta Kai Neskatilen Euskadiko Alkartea eta Silvestre Bilbao. Ekitaldia Ibilaldi egunean bertan izango da, 11:30ean, Arroyabe kontserba-lantegian. Bertan, baita, Ondarroako ikastoleari emongo jako lekukoa, datorren urteko Ibilaldiaren antolatzailea izango baita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu