'Chicago' musikala Bilboko Arriagan izango da uda honetan

Bizkaie! 2010-05-21 15:14   Musikea

Arriaga Antzokiak 'Chicago' musikala hartuko dau bere eszenatokian abuztuaren 12tik irailaren 5era arte. Oraingo musikal arrakastatsuena Madrildik helduko da Arriaga Antzokira, eta berton hasiko dau 2011ko abuztura arte 34 uritara eroango dauen bira.

Arriaga Antzokiak 'Chicago' musikala hartuko dau bere eszenatokian abuztuaren 12tik irailaren 5era arte. Oraingo musikal arrakastatsuena Madrildik helduko da Arriaga Antzokira, eta berton hasiko dau 2011ko abuztura arte 34 uritara eroango dauen bira. Show ikusgarri honetaz gozetako sarrerak honezkero salgai dagoz Arriaga Antzokiko txarteldegietan, www.teatroarriaga.com webgunean, 944 310310 telefonoan eta BBKren zerbitzu anitzeko kutxazainetan.

Billy Flynn abokatuaren paperean, Carlos Lozano aktoreagaz batera, musikal honek antzezle-zerrenda parebakoa dakar, 26 aktore, jantzari eta abeslari batzen baititu, eta baita 15 musikariz osotutako orkestra bat be. Stage etxeak Madrilen prodizitua, 'Chicago'-k markak hausten jarraitu dau. Pasa danz emendian Coliseum Antzokian estreinau zanetik 4,5 miloe euro baino gehiago batu ditu, eta orain arte 300.000 lagun baino gehiagok ikusi dabe.

20ko hamarkadan girotuta, musikalak Roxie Harten historia kontetan dau, etxekoandre eta gau-klub bateko jantzaria, bere maitalea maltzurkeriaz hilten dauena beronek abandonetako mehatxua egiten deutsonean. Zigorretik iges egiteko etsipenak jota, Roixek publikoa eta hedabideak engainetan ditu, baita Velma Nelly bere ziegako kidea eta aurkaria be, uriko abokatu trebeena kontratatuz: Billy Flynn. Beronek titular sentsazionalisten lainoaren atzean ezkutatzen dua beraren krimena. Historia handi bat, hilketak, zikoizkeria, ustelkeria, adulterioa, traizinoa, sentsualtasuna... eta batez be jazz musikea, guztia borobiltzeko.

'Chicago' Broadwayko Ambassador Antzokian interpretetan da gaur egun. Fred Ebb eta Bob Fossek idatzi dabe, musika John Kanderrena da eta letrak Fred Ebbenak.

'Chicago' antzerki-fenomeno bilakatu da mundu osoan. Londresko produkzinoak marka bat hausi dau, West Endeko historian denpora gehien emon dauen amerikar musikala izatea: 11 urte, eta hor jarraitzen dau. Broadwayn, 1996an estreinau zan, eta ordutik mundu osoko 17 miloe ikuslek gozau dabe musikal honetaz.

Ez da harritzekoa 'Chicago'-k mundu osoko publikoa harritu izana. Aurtengo martian, bira barri bat hasi dau Erresuma Batuko 11 uritatik, eta, gainera, Australiako bira zabaldu egin dua.

Aurten be, ahaleginak egiten dabilz 'Chicago' nazinoartean bultzatzeko eta beste herrialde batzuetara eroateko: Korea, Japonia eta Holandara. Horregaz batera, Espainiako lehen produkzinoa dago bidean: zemendian estreinau zan Madrilen, eta orain bira hastekotan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu