Javier Bardemek aktore onenaren saria jaso dau Cannesen 'Biutiful' filmagatik

Bizkaie! 2010-05-24 15:15   Barriak

Apichatpong Weerasethakul zuzendari tailandiarraren 'Uncle Boonmee Who Can Recall His Past Lives' filmak irabazi dau Canneseko 63. edizinoaren Urrezko Palmondoa.

Apichatpong Weerasethakul zuzendari tailandiarraren 'Uncle Boonmee Who Can Recall His Past Lives' filmak irabazi dau Canneseko 63. edizinoaren Urrezko Palmondoa.

Sari nagusiakaz jarraituz, Javier Bardem aktore espainiarrak Urrezko Palma jaso dau Alejandro Gonzalez Iñarritu zuzendariaren 'Biutiful' filman egindako lanagaitik.

Emakumezkoen artean, barriz, Juliete Binoche frantziarrak aktoresa onenaren Urrezko Palma jaso dau 'Copie conforme' filman egindako lanagaitik.


Epaimahaia

Irabazleen zerrendea erabagiteko ardurea izan dauen epaimahaia entzute handiko artistez osotuta egon da: Victor Erice zuzendari espainiarra, Benicio del Toro eta Kate Beckinsale aktoreak, bestak beste. Tim Burton epaimahaiburuak aurtengo irabazleen izenak ezagutzera emon zituan bart gaueko Canneseko Zinemaldiaren zarratze ekitaldian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu