Gaztetxuen II. Kultur Eguna maiatzaren 23an Durangon

Bizkaie! 2010-05-21 16:36   jardunaldiak

Ekitaldi honen helburu nagusia Euskal Herriko folklore munduan dabilzan gaztetxuei geureak diran jantza, joko eta musikaz gozetako aukerea emotea da. Ez da folklore erakusketa edo agerketa huts bat izango, zenbait herritako gaztetxuek alkar ezagutzeko eta, alkarren berezitasunak agertuz, lagunarte atseginean igaroteko eguna baino.

Aurreko kultur egunaren arrakastak animauta, aurten, bigarren aldiz antolatu dau Kriskitin jantza taldeak Gaztetxuen Kultur Eguna. Hitzordua maiatzaren 23an izango da Durangon.

Ekitaldi honen helburu nagusia Euskal Herriko folklore munduan dabilzan gaztetxuei geureak diran jantza, joko eta musikaz gozetako aukerea emotea da. Ez da folklore erakusketa edo agerketa huts bat izango, zenbait herritako gaztetxuek alkar ezagutzeko eta, alkarren berezitasunak agertuz, lagunarte atseginean igaroteko eguna baino.

Ez da folklore jaialdi erraldoi bat izango baina, bere txikitasunean, indartsua eta intentsua izatea nahiko leukie antolatzaileek.


Partaideak:

• Portugaleteko BERRIZTASUNA jantza taldea.
• Urretxuko LUR jantza taldea.
• Durangoko ARRUPE alkartea.
• Durangoko TRIKITIXA eta PANDERO eskolea.
• Iurretako GURE BARIK bertso eskolea.
• Zornotzako Buruhandiak.
• Durangoko KRISKITIN jantza taldeko gazteak.


Egitaraua

12:00etan, kalejirea Durangoko kaleetan barrena.
12:45etan, Ezkurdin antxinako jokoak. Arrupe Alkartearen eskutik.
14:00etan, Bazkaria Kurutziaga ikastolan
17:00etan, ekitaldi nagusia Plateruena Kafe Antzokian.


Antolatzailea

• KRISKITIN jantza taldea.


Laguntzaileak

• Durangoko Udala
• Plateruena kafe antzokia
• Urbasa elektronika
• Ipar Kutxa

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu