Basque Culinary Centerrek eta Gastronomiaren Euskal Anaiarteak alkarregaz garatu eta zabalduko dabe euskal gastronomia
2010-05-20 18:16 Jan edanakBasque Culinary Centerreko zuzendari eta Mondragon Unibersidadeko erretoreorde Joxe Mari Aizegak eta Gastronomiaren Euskal Anaiartearen presidente Luis Mokoroak bi erakundeen arteko akordioa sinatu dabe gaur Donostian, euskal kultura gastronomikoaren garapena, hedapena eta tradizinoa sustatzeko.
Basque Culinary Centerrekozuzendari eta Mondragon Unibersidadeko erretoreorde Joxe Mari Aizegak eta Gastronomiaren Euskal Anaiartearen presidente Luis Mokoroak bi erakundeen arteko akordioa sinatu dabe gaur Donostian, euskal kultura gastronomikoaren garapena, hedapena eta tradizinoa sustatzeko.
Ganera, Basque Culinary Centerrek proiektu barritzaile honetako lehenengo trebakuntza-jarduerea aurkeztu dau, hau da, 15 eta 18 urte arteko gazteentzako udako tailerra. Tailerraren bidez, gazteei gastronomiaren eta sukaldearen mundua erakutsi gura jake, programa erakargarria eta dinamikoa erabilita. Sukalde arloko ezagutzak, ikustaldiak eta praktikak egingo dira.
Sinatu dan hitzarmena urtebeterako da eta automatikoki luza daiteke. Helburua lankidetzarako marko bat ezartzea eta bi erakundeek alkar babestea da, euskal kultura gastronomikoa eta unibersala hobeto garatzen eta zabaltzen laguntzeko eta bakotxaren garapenean alkarren osogarri izateko.
Gastronomiaren Euskal Anaiarteak Basque Culinary Centerren esku jarriko ditu bere giza baliabideak eta baliabide materialak eta egoitzako lokalak alkarregaz egindako jarduerak garatzeko. Lokal horreetan dago, hain zuzen be, Gastronomiaren Nazinoarteko Liburutegia.
Gastronomiaren Euskal Anaiartea irabazi asmorik bako erakundea da, euskal kultura gastronomikoa eta unibersala eta sukaldeagaz lotutako guztia zabaltzea da bere helburua, hau da, produktuak, legendak, historia, ohiturak, oraina eta etorkizuna. Bere kideen artean euskal gastronomiako izan handiak dagoz: sukaldariak, kritikariak, erakundeak eta zenbait arlotako talde profesionalak. Era berean, Euskadin 'Internacional Slow Food' erakundea bultzatzen dau eta euskal kultura gastronomikoa sustatzeko hainbat proiekturen garapenean hartzen dau parte.
Udako tailerra
Trebakuntza-programak lau ardatz ditu: produktua-produktorea, egitea eta ohiko errezetak, barrikuntzako oinarrizko teknikak eta jatetxeak eta sukaldariak ezagutu. Gazteek egin ahal izango dituen jardueren artean azalpen teorikoak eta praktikoak egongo dira, erreferentziazko sukaldarien berbaldiak eta merkaduetara edo produktoreakana joango dira, janariak preparau eta probauko ditue eta blog bat egingo dabe ikasitakoa eta bizitakoa alkarbanatzeko.
Tailerra bi astean egingo da, garagarrilaren 5etik 16ra, Donostian, goizeko 9:00etatik 13:00etara gehi jateko denporea. Ikustaldiak dituan egunetan, barriz, arratsaldera arte luzau daiteke jardunaldia.
Ikasle gazteek nozinoak jasoko ditue eta praktikan jarri be bai entsaladei, arrozei, nazinoarteko sukaldaritzeari, gisaduei, pintxoei, ogitartekoei, pasta eta pizzari edo gozogintzeari buruz ikasitakoa. Artzeniegara joango dira gaztaigile batengana, Tolosako maisu txokolategile batengana be bai, eta Lekeition arrantzale bategaz arrantzatzeko esperientzia eta arraina erretekoa ezagutu ahal izango dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!