Bilboko Barrea, Umorezko Literatura eta Umore Grafikoaren Nazinoarteko I. Astea aurkeztu dabe Bilbon

Bizkaie! 2010-05-24 18:05   jardunaldiak

Europa mailan antolatzen dan modu honetako ekimen bakarra da eta urtero egiteko asmoagaz jaio da, helburu bikotxagaz: lehenengoa, erakargarritasun herrikoi handi bat dauen literatura eta kazetaritzako genero honen kalidadea aldarrikatzea; eta bigarrena, nazinoarte mailako literatura ekimen bat ekartea Bilbora.

La Risa de Bilbao/Bilboko Barrea, Umorezko Literatura eta Umore Grafikoaren Nazinoarteko Lehen Astea egingo da Bilbon irailaren 22tik 26 bitartean izango da eta genero honetan ospe handia duten autoreak ezagutzeko aukerea eskainiko jako Bilboko publikoari, besteak beste, Tom Sharpe, bere ibilbide profesional zabala errekonozitu eta sari bat jasoko duena; edo eta Antonio Fraguas ‘Forges’, Astearen zarratze ekitaldian omenaldia egingo jakona.

Bilboko Barrea Juan Bas bilbotar idazlearen ideia originala da eta Carlton Hotelean aurkeztu dau gaur goizean Nazinoarteko Astea. Bertan izan dira Mikel Toral, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapenerako zuzendaria; Ibone Bengoetxea, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza saileko zinegotzia, erakunde babeslea dana Kultura Ministeritza, BBK Fundazinokoa, Frantziar Enbaxadako Kultura Zerbitzua eta Carlton Hotelagaz batera.

Europa mailan antolatzen dan modu honetako ekimen bakarra da eta urtero egiteko asmoagaz jaio da, helburu bikotxagaz: lehenengoa, erakargarritasun herrikoi handi bat dauen literatura eta kazetaritzako genero honen kalidadea aldarrikatzea; eta bigarrena, nazinoarte mailako literatura ekimen bat ekartea Bilbora. Holan, Sharpe eta ‘Forges’ bezain ospetsuak direnakaz batera, Bilboko Barrea programeak, zenbait autore esanguratsu be ekarriko ditu gurera: Michel Houellebecq (‘Las partículas elementales’ eta ‘Ampliación del campo de batalla’ lanen egilea), Martin Amis (‘Tren nocturno’, ‘Campos de Londres’ eta ‘Dinero’) eta baita Elvira Lindo (‘Manolito Gafotas’ eta ‘Algo más inesperado que la muerte’). Honeek eta beste batzuk, besteak beste, Wilt-en egilea adibidez, kazetari eta idazle zein argitaratzaile prestigiotsuen eskutik, Anagrama argitaletxearen sortzailea Jorge Herralde kasu, publikoaren aurrean alkarrizketatuak izango dira.

Antolatuko diran mahai-inguruetan Rafael Reig (‘Sangre a borbotones’, ‘Manual de literaura para caníbales’); Fernando Iwasaki (‘Ajuar funerario’, ‘Helarte de amar’); Luis Alberto de Cuenca (‘Héroes de papel’, ‘Hola, soy yo tu lobo’); Felipe Benitez Reyes (‘Mercado de espejismos’, Nadal Saria 2007); Ramón de España (‘El millonario comunista’ eta ‘El futuro no era esto’); eta Juan Carlos Eguillor eta Gallego y Rey umoregile grafikoek parte hartuko dabe zenbait idazlegaz batera.

Gainera urtero, normalean genero hau lantzen ez daben idazleen eskutik liburu bat argitaratuko da (horreetariko lau euskaldunak). Lehenengo liburukia sinatzeko aukeratu diranen artean doguz Fernando Marías, bere azken eleberriagaz, 'Todo el amor y casi toda la muerte' Udaberriko XIII. Eleberri Saria eta Nadal Saria 2001; Lola Beccaria ‘La luna en Jorge’ edo ‘El arte de perder’ lanen egilea eta Kirmen Uribe, bere ‘Bilbao-New York-Bilbao’ lanagaz, Narratiba Sari Nazionalaren irabazlea.

Urtero baita be, Bilboko Barrea BBK Saria banatuko da, inaugurazinoko edizio honetan Tom Sharpe ‘Wilt’, ‘Zafarrancho en Cambridge’, ‘La gran pesquisa’ edo ‘El bastardo recalcitrante’ lanen autorea izango dalarik sari hau jasoko dauena.

Programautako ekitaldi zabalaren ondorioz, Asteak bi agertoki izango ditu eginkizun desbardinakaz. Kale Nagusiko BBK Aretoan mahai-inguruak, hitzaldiak autoreakaz topaketak eta umorearen profesionalen eskutik, emonkizun desbardinak egongo dira, La Risa de Bilbao/Bilboko Barrea-ren bizkarrazurra.

Bestetik, Arenalean 500 metro koadroko karpa bat jarriko da eta bertan La Risa de Bilbao / Bilboko Barrea-n parte hartzen daben liburutegiak jarriko dira. Holako ekimen batek, publikoagaz hur egotea bilatzen dau eta liburu saltzaileen babesa eta presentzia izango dau, bisitariari jaialdiagaz zerikusia daben liburuak erosteko aukerea emonez. Arenaleko esparru handi honetan, teilatupean eta kalean aldi berean, liburu salmenten postuak jarriko dira, umore grafikoari buruzko erakusketa bat izanik aldi berean. Esparru honetan egunero zuzeneko musikea izango dan agerleku funtzional eta original bat egongo da eta bertan estilo desbardinetako musikea entzuteko aukerea egongo da: jazz taldeak, sokazko laukoteak, blues abeslariak...

La Risa de Bilbao / Bilboko Barrea irailaren 22an abiatuko da konbidatuak Arenalera itsasontziz helduko diralarik eta bertan agintarien harrerea izango dabe. Ondoren, karparen zabaltze ekitaldia izango da umore grafikoaren erakusketa bat ikusteko aukereagaz ('Forges’ eta Juan Carlos Eguilloren tira batzuekaz eta ‘La Codorniz’-en antologia bategaz).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu