XI. Umore Azokeak nabarmen gainditu dau igazko ikusle kopurua
2010-05-25 11:47 KultureaKaleko Arteen erakuslehio izaerearen seinale dira hamaikagarren edizinoan parte hartzeko, antolatzaileek jaso dituen 425 proposamenak, horreetatik 50 Euskadiko konpainiek eginikoak, 240 Estadu espainoleko toki desbardinetatik bialdutakoak eta ganerako 135ak nazinoarte mailatik heldutakoak izan dira.
Eguraldi ezinhobea, proposamen eszenikoen kalidadea eta emonaldi eskaintza oparoak lagunduta, Umore Azoka - Kaleko Artisten Leioako XI. Azokea antolatzaileek aurreikusitako harrera hobeagaz amaitu zan domekan, kaleko arteen inguruan lau eguneko jarduera bizia burutu ondoren. Programautako 150 emonaldietara 45.000 lagun inguru hurreratu dira.
Negozioak egiteko asmoz 139 profesionalek emon dabe izena aurten, Umore Azokeak dauen Kaleko Arteen eragile izaera berretsi egiten dauen faktorea. Horreez gan, Kaleko Arteen erakuslehio honetan euren kabuz eta izena emon barik be hurreratutako hainbat eta hainbat programatzaile, aholkulari, banatzaile eta konpainiek be parte hartu dabe.
'Hamargarren edizinoa inflexio-puntua izan zan guretzat eta bide horretan jarraitzeari ekin deutsagu', azaldu dau Leioako Udaleko Kultura eta Gazteria Saileko Zuzendaria dan Ana López Asensiok. 'Nazinoarteko ikuskizun eta konpainiak erakarriz Estadu espainoleko Kaleko Arteen mapan finkatzea lortu dogu honezkero. Bestalde, euskal artista eta konpainientzat erakuslehio bilakatu gara Estaduari zein nazinoartera begira', adierazo dau.
Bestalde, Leioako Udalak eta Umore Azokeak kale arteen sorkuntzeagaz daben konpromisoaren adierazgarri, azokan estreinautako Gaitzerdi Teatroaren ‘Udamina’, Nacho Vilar-Gaupasaren ‘Habitus Mundi’ eta Teatro de la Sacaren ‘Orfeo’ ikuskizunen produkzinoak babestu ditu, antzerkigintza barrietan ikertzen ari diran artistentzat sostengu izateaz gan, honek dakarren erronka, abentura eta emozinoak astinduz. Era berean, aurten, COFAE-Espainiar Estaduko Arte Eszenikoen Azoken Koordinakundeagaz alkarlanean, ARTEKALE topaketa profesionalen hamabigarren edizinoa egin da.
Kaleko Arteen erakuslehio izaerearen seinale dira hamaikagarren edizinoan parte hartzeko, antolatzaileek jaso dituen 425 proposamenak, horreetatik 50 Euskadiko konpainiek eginikoak, 240 Estadu espainoleko toki desbardinetatik bialdutakoak eta ganerako 135ak nazinoarte mailatik heldutakoak izan dira.
Gainera, maiatzaren 23an, arte eszenikoetako profesionalez osotutako epaimahaiak beraren erabagia ezagutarazo eban. Holan, Gaupasa Producciones eta Nacho Vilar Produccionesek alkarlanean produzidutako ‘Habitus Mundi’ obreari Euskadiko Ikuskizun Onenari Saria, eta Atempo Circ konpainiaren ‘Atempo’-ri Euskaditik Kanpoko Ikuskizun Onenari Saria emotea erabagi eban. Horreekaz batera, Carmen San Estebanek aurkeztutako ‘¿Entras?’ ikuskizunari aitamen berezia eskaini eutson.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!