Sondika XXX. Bizkaiko Jantzari Egunaren eszenatoki bihurtuko da

Bizkaie! 2010-05-13 11:47   Kulturea

Sondikako futbol-zelaian 75 jantza talde, 3.500 jantzari eta milaka lagun batuko dira datorren maiatzaren 16an, domekan, XXX. Bizkaiko Jantzari Eguna ospatzeko.

Datorren maiatzaren 16an, domekan, Sondikak XXX. Bizkaiko Jantzari Eguna ospatuko dau. Bizkaiko jantzarien artean jai nagusia da, Bizkaiko Jantzarien Biltzarrak bultzatzu eta produzidutako proiektua. Ez da lehenengo aldia Sondikak jaia hau ospatzen dauena, izan be, orain 11 urte udalerriak Bizkaiko Jantzari Eguna hartu eban. 1999. urteko edizino horrek, harrera eta parte-hartze ona izan eban. Sondikoztarrek erantzun ezin hobea emon eben eta Bizkaiko jantzari gehienek be ez eben hutsik egin.

Sondikan zaletasun handia dago euskal jantzetarako, jantzen agerraldiek sortzen daben jai-giroa horren adierazle da. 'Aurten parte hartzeko aukerea ezustean etorri jakun eta euskal folklorearen aldeko apostua egiteko eta jentea herrira erakarteko aukera ezin hobea zala begitandu jakun. Aurten be Gorantzaileak, herriko jantza taldeak, eta hainbat herritar boluntariok ardura handia hartu dabe ekitaldirako. Euren laguntzinoa eskertzekoa da; oso garrantzitsua, benetan', adierazo dau Gorka Carrok, Sondikako alkateak.

Sondikako futbol-zelaian 75 jantza talde, 3.500 jantzari eta milaka lagun batuko dira. Indarrean dagozan segurtasun-neurriak zorrotzak dira eta ekitaldia bera eta futbol-zelaiko azpiegiturea horretarako egokitu dira.

Ekitaldiak 11:30etan hasiko dira, durangoko Dantzari Dantza taldeagaz. Jarraian, Gipuzkoako jantza blokeak egingo dau jantzan, neskez osotutako 60 taldez antzeztua. Hurrengo atala, korro jantzetara dedikauko da eta umez osotutako taldeek parte hartuko dabe. Ondoren, neskek barriro be Elciego-ko jantzak eskainiko ditue. Hurrengo taldea, Gorulariak, gizon nahiz emakumeez osotutako taldea. Barriro be umeek korro jantzakaz bueltauko dira. Eta segiduan, Kaixarrankak erakustaldiari amaierea emongo deutso. Programea La Era jantzearen interpretazinoagaz amaituko da. Eta arratsaldean, hainbat jantzarik parte hartuko daben erromeria egingo da.

Kontuak kontu, Sondikak hitzordua dauka astegoienean euskal folklore, jantza eta ohiturakaz. Euskal folklorearen balioak eta garrantzia txikienei, gazteei, gurasoei eta zaleei helarazotea espero dabe. Ondo egitearen esfortzua, edadea edozein izanda be, parte-hartzaileen gogoan islatua ikusiko dan eguna da, taldeen preparazinoaren konstantzia eta kalidadea baita. Momentu errepetiduezinak eta kalidade handikoak biziko dira.


XXX. Bizkaiko Jantzari Eguna. Egitaraua

11.30 Sondikako Futbol Zelaian

Jantzari Jantza
Agintariena, Zortzinangoa, Ezpata Joko Txikiak, Banangoa, Binangoa, Ezpata Joko Nagusia, Launangoa, Makil Jokoa, Txontxongiloa.

Gipuzkoako Jantzak
Agurra, Makil Txiki, Zinta jantzea

Jantzari ertainak
Martxak, AIntzina Pika, Hegi, Olagueko esku jantzea

Gorulariak
Domingiloa eta Arku jantzea

Jantzari Txikiak
Txulalai, Zapatain jantzea, Esku jantzea, Bizkar jantzea edo Xan Petrike jantzea

Kaixarranka

Larrain jantzea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu