'Bertsormena. Landu sormenaren alderdi komunikatiboa' ikastaroa antolatu dau Bertsozalek

Bizkaie! 2010-05-10 18:45   Bertsolaritzea

Bagilaren 30etik garagarrilaren 2ra bitartean, Eibarko UEUko egoitzan, bertsoaren sormenari buruzko ikastaldi teoriko-praktikoari esker, bertsoaren alderdi komunikatiboaren kontzientzia hartzea eta perfekzionetea izango da ikastaroaren helburua.

Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza sailak Udako Euskal Unibersidadeagaz alkarlanean honako ikastaldia antolatu dau: 'Bertsormena. Landu sormenaren alderdi komunikatiboa'. Bagilaren 30etik garagarrilaren 2ra bitartean, Eibarko UEUko egoitzan, bertsoaren sormenari buruzko ikastaldi teoriko-praktikoari esker, bertsoaren alderdi komunikatiboaren kontzientzia hartzea eta perfekzionetea izango da ikastaroaren helburua: 'bertsoa sortzen dogularik, testuak sortzen doguz. Ez hori bakarrik; kanta erak sortzen doguz; keinuak sortzen doguz; komunikazino-estrategiak sortzen doguz, komunikazino-taktikak sortzen doguz. Gitxienez, hori guzia baita bertsoa: testua, kanta erea, gorputz adierazkortasuna, taktikak eta estrategiak'.

Ikastaroa irakasle, bertsolari, idazle, aurkezle eta, oro har, hobeto komuniketan ikasi gura dauen edonori zuzenduta dago. Izena emoteko epea maiatzaren 10etik bagilaren 20ra bitartean egongo da zabalik.


Egitaraua

Bagilak 30: Ideak eta diskurtsoak sortzen
9:00–11:00 Andoni Egaña: Ipuingintza, zutabegintza eta bertsotan gai bati bakarka kantatzea. Zer dute komunean? Zertan lagun dezake baten teknikak bestean?
11:00etan etena
11:30–13:30 Xabi Paia: Nola landu irudimena? Ideien iturriez eta originalitateaz: almazena eta sorkuntza.
14:00etan Bazkaria…
16:00-18:00 Ateliera: Andoni Egañak eta Xabi Paiak proposatu ariketa praktikoak.

Garagarrilak 1: Komunikazio paratestualaz
9:00–11:00 Jon Maia: Kantatzetik kantatzera. Testuaren interpretazioa kanta eran. Doinuaren, erritmoaren, bolumenaren kudeaketa.
11:00etan pausa
11:30–13:30 Ander Lipus: Pertsonaiaren larrutik; gorputz adierazpena.
14:00etan Bazkaria.
16:00-18:00 Jon Maiak eta Ander Lipusek proposatu ariketa praktikoak

Garagarrilak 2: taktikak eta estrategiak
9:00-11:00 Joxerra Garzia: Jende aitzinean nola komunikatu hobeki. Taktikak eta estrategiak.
11:30-13:30: Ariketa praktikoa
14:00-18:00 Bertso-bazkari esperimentala: ikastaldian landutakoaren araberako ariketak eta gaiak proponiduko jakez Julio Soto eta Beñat Gaztelumendi bertsolariei, Martin Aramendi gai-jartzailearen eskutik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu