'Getxo, akordaten naz 2' dokumentalaren estreinaldia maiatzaren 13an Andra Mariko eleizan
2010-05-10 15:41 BarriakUdalaren 10.000 euroko dirulaguntzinoagaz, UK, Uribe Kostako aldizkariaren produkzinoa da lana, Aitor Gisasolak zuzenduta. Fredi Paiak egin ditu alkarrizketak eta lekukoen aukeraketea, gure nagusien oroimena gordeteko helburuagaz.
Maiatzaren 13an, eguenean, 20:00etan, 'Getxo, akordaten naz 2' dokumentala estreinauko dabe Andra Mariko eleizan, Isidro Deunaren jaien barruan. Euskara Zerbitzuak azken asteotan antolatutako Ondare Udaberria zikloko azken jarduerea izango da. Herri baten altxor preziatua da bere nagusien oroimena. Bigarren lan honetan, edadeko getxotarrek Azkorriko haizeak eroandako istorioen barri emoten deuskue.
Udalaren 10.000 euroko dirulaguntzinoagaz, UK, Uribe Kostako aldizkariaren produkzinoa da lana, Aitor Gisasolak zuzenduta. Fredi Paiak egin ditu alkarrizketak eta lekukoen aukeraketea, gure nagusien oroimena gordeteko helburuagaz. Hori udalerriko 70 urtetik gorako 9 lekukotasunen bitartez ikusi eta entzun egingo da, izan be, dokumentalean bere umeen garaiko Getxoko deskribapena ezagutu ahal izango da, besteak beste, Telletxe aldeko baserriak, herritarrek berrerabilten zituen Labe Garaiek kostaldean botatako gauzak, kotxeen ardurarik barik, belardietan umeek egiten zituen olgetak, herri-medikuntzea, osabedarren garrantzia eta abar.
Danetara, 40 bat minutuko iraupena dauen lanean irudi zaharrak eta gaur egungoak tartekatzen dira eta hainbat ideia islatzen dira, horreen artean gerra aurreko historia eta bizimoduek eta euskereak bizi izan daben deslejitimazinoa indarbakotzea; natureagaz orekan bizi zan Getxoko herria eta gizartea aldarrikatzea eta garrantzitsuena, zailtasun guztien gainetik gure euskerea bizirik iraunarazo daben gure gurasoei esker ona adierazotea. Horregaitik, proiekzino egunean Aixerrotaren erreprodukzino txiki bat erregalauko jake.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!