Bart banatu ditue XXII. Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketearen sariak

Bizkaie! 2010-05-12 10:26   sariak-autortzak

Aurten 690 ipuin jaso dituan Lehiaketeak Rafael Mikoletaren izena daroa, lehen euskal gramatikearen egilearen omenez, eta 1989tik egiten da, euskerearen ezagutza bultzatzeko eta gazteek euskal literaturea landu deien animetako asmoz.

Bilboko Alkate Iñaki Azkunak banatu ditu Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketearen XXII. edizinoko sariak, Udaleko Arabiar Aretoan. Lehiaketa horretan uriko ikastegietako lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek parte hartzen dabe.

Lehiaketeak Rafael Mikoletaren izena daroa, lehen euskal gramatikearen egilearen omenez, eta 1989tik egiten da, euskerearen ezagutza bultzatzeko eta gazteek euskal literaturea landu deien animetako asmoz.

Aurtengo edizinoan 690 ipuin aurkeztu dira ondoko lau kategorietan: A) Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak; B) Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak; C) DBHko 1. eta 2. mailak; eta D) DBHko 3. eta 4. mailak.

Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketeak hiru sari daukaz kategoria bakotxean. Lehen saria 180 euroko balioa daukan opari bat izango da, bigarrenak 140 euroko balioko oparia izango dau, eta hirugarrenak 100 euroko balioa daukana.

Bestalde, aurtengo edizinoan saritutako ipuinak (irabazleak eta akzesitak) batzen dituan liburua aurkeztuko da sari-banaketa ekitaldi horretan. Edizino bakotxean parte hartu daben guztiei bialtzen jake edizio horretan saritutako ipuinen argitalpenaren ale bat.

Ondokoak dira Rafael Mikoleta Lehiaketearen XXII. edizinoko epaimahaiko kideak: Ana de Castro Rubalkaba, Bilboko Udaleko Euskera Saileko zinegotzia, epaimahaiburua; Lutxo Egia, Xabier Gereño, José María Larrea, Jesús Etxezarraga, Juan Ramón Madariaga, Luis Gutierrez, Pedro Alberdi, Txani Rodriguez eta Nagore Layuno.


Saritutako ipuinak

A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak):
* Bobi potearen abenturak, Estitxu Corral Martínez. Kirikiño Ikastola.
* Ezkur txiki trebea, Unai Robles Herrero. Kirikiño Ikastola.
* Hiru musika-tresna, Iratxe Pereda Vazquez. Kirikiño Ikastola.

B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak):
* Irune eta bere ametsaren arazoa, Maria Estebanez Santos. Kirikiño Ikastola.
* Anaia salgai, Begoña Ezquerra Oses. Kirikiño Ikastola.
* Liburu magikoa, Irantzu Aurre Hernandez. Felix Serrano Ikastetxea.

C kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak):
* Ohe azpiko atetxoa, Alejandro Zabala Bernaola. Artxandape Ikastola.
* Argitarantz joanda, Nerea Romero Corcuera. Miguel de Unamuno Institutoa.
* Booling-a jasan zuen mutikoaren egunerokoa, Edorta Martinez Gomez. Artxandape Ikastola.

D kategoria (DBHko 3. eta 4. mailak):
* Sorgina!, Elai Andraka Gonzalez. Ignacio Ellakuria Institutoa.
* Estralurtar baten egunerokoa, Dario de Miguel Peñas. Berriotxoa Ikastetxea.
* Beti zure ondoan, laztana, Ane Martin Mendez. Gabriel Aresti Institutoa.


Argitaratuko diran ipuinak

Aurkeztutako ipuinen artean, honeek dira epaimahaiaren ustez argitaratzea merezidu daben saririk bako ipuinak:

A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak):
* Egun bat gurpil gainean, Oihane Mestraitua Larraondo. Kirikiño Ikastola.
* Margoen kutxa, Ainhoa Villegas Rodriguez. Kirikiño Ikastola.
* Pinguino esploratzailea, Ainhoa Zubiaur Arsuaga. Kirikiño Ikastola.

B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak):
* Egun bat museoan, Zaloa Badiola Perez. Kirikiño Ikastola.
* Haizea eta bere bolaluma, Ane Santisteban Garcia, Berrio-Otxoa Ikastetxea.
* Komunaren sekretua, Nekane Sagredo Aranda, Berrio-Otxoa Ikastetxea.

C kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak):
* Bat, bi edo hiru mundu, Carlota Garcia-Escudero Corcuera. Miguel de Unamuno Institutoa.

D kategoria (DBHko 3. eta 4. mailak):
* Maitasunaren bide bihurriak, Edurne Alonso Zuazo. Gabriel Aresti Institutoa.
* Butteko hilketak, Laura Lozano Vazquez. Berrio-Otxoa Ikastetxea.
* Tontoen istorioa, Aitziber Ureta Valle. Zurbaran Institutoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu