Berrogeta bederatzi konpainiak eskainiko ditue ikuskizunak Leioako XI. Umore Azokan
2010-05-12 15:48 KultureaElementu bik lortu dabe azokea erreferentzia izatea: konpainiek eta publikoak. Danetara, 49 konpainia izango dira: 10 euskaldun, 26 estadu mailakoak eta 13 atzerritarrak. Hemeretzi estreinaldi izango dira, horreetako 6 euskaldunak.
Leioako Umore Azokeak hamaika urte beteko ditu aurten eta, maiatzaren 20tik 23ra, kaleak umore antzerkiaz jantziko dira barriro be herri bizkaitarrean. Egitarauaren aurkezpen ekitaldian Leioako Alkate Eneko Arruabarrena, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendari Jon Iñaki Zarraga eta Leioako Udaleko Kultura arloko zuzendari Ana Lopez izan dira.
'Elementu bik lortu dabe azokea erreferentzia izatea: konpainiek eta publikoak', azaldu dau Arruabarrenak. Danetara, 49 konpainia izango dira: 10 euskaldun, 26 estadu mailakoak eta 13 atzerritarrak. Hemeretzi estreinaldi izango dira, horreetako 6 euskaldunak. Publikoari jagokonez, igaz 40.000 ikusle bano gehiago hurreratu zan Leioara, 'ume, gazte zein heldu'. Publikoa kaleko antzerkiaren garrantziazohartzea eta, holan, arlo horretako kultur industria garatzea dira azokearen helburuetariko batzuk, 'beti be disfrutetea ahaztu barik'.
Publiko zabalari zuzendutako egitarauaren barri Ana Lopezek emon dau. Aurten, espazio barriek ekarriko dabe nobedadea programazinoan eta, 19 guneen artean, Udondo Boulevard-a, kasurako, eszenatoki bihurtuko da lehenengoz. Berrogeta hamar ikuskizunen 150 emonaldi izango dira 49 konpainiari esker. Euskal konpainien artean, Gaitzerdi edota Trapu Zaharra dagoz; estadu mailakoen artean, Zanguango zein Teatro de la Saca, beste batzuen artean; eta, nazinoarte mailan, Australia, Belgika edota Kanadakoak datoz.
Umore azokearen egitarauaz gain, ekimen paraleloak izango dira egun horreetan Leioan. Mingoteri eskainitako erakusketea bagilaren azkenetara arte egongo da ikusgai, Umore Azoka Saria banatuko jake igazko edizinoko irabazleei eta aurtengo saridunen barri emongo da azokearen azken egunean eta, bestalde, azokea dala ahaztu barik, emonaldien arduradunekin kontaktuan jarri eta interesa dabenek ikuskizunak kontratau ahal izango ditue.
Euren lanak estreinauko dituen Euskal Konpainiak honako honeek dira:
ADOS TEATROA & AUKERAN DANTZA KONPAINIA (Gipuzkoa) 'Jai Alai'
DESPERTAR LOS SENTIDOS (Bizkaia) 'Dantza desberdinak'
EN LA LONA (Bizkaia) 'Éxodo'
GAITZERDI TEATRO (Bizkaia) 'Udamina'
TEARTO TEATRO (Bizkaia) 'Diva di palo...'
TRAPU ZAHARRA (Gipuzkoa) 'Camping renove'
Euren lanak estreinauko dituen estadu espainoleko konpainiak honako honee dira:
TEATRO DE LA SACA (Gaztela eta Leon) 'Orfeo'
ZANGUANGO TEATRO (Gaztela eta Leon) 'La mecánica de la naranja'
CAPITÁN MARAVILLA (Andaluzia) 'Mono A Mono B'
CIA. EL NEGRO Y EL FLACO (Katalunia) 'Charabia'
LES SIXTERS (Katalunia) 'Retratadas'
SAMARKANDA TEATRO (Extremadura) 'Adiós tierra'
ELS BOTIFANFARRONS (Balear Uharteak) 'A la puta calle'
PRODUCCIONES CACHIVACHE (Madril) 'Jean Philippe y Maletín...'
NACHO VILAR PRODUCCIONES & GAUPASA PRODUCCIONES (Murtzia/Euskadi) 'Habitus Mundi'
LA TROUPE MALABÓ (Valentzia) 'Sopa de magos'
Euren lanak estreinauko dituen nazinoarteko konpainiak honako honeek dira:
AVANT GARDE DANCE (Ingalaterra) 'Silver tree'
EVA SZWARCER (Argentina) 'Blue'
HAINBAT ARTISTA (Ingalaterra, EEUU, Australia, Kanada, Argentina eta Katalunia) 'Princesas'
Estadu espainolean aurkezpenak:
RES DE RES & CIRC BOVER (Balear Uharteak) 'Sine terra'
STRONG LADY (Australia) 'Betty Brawn: la mujer forzuda'
SHARON MAHONEY (Kanada) 'Tallulah'
ABI COLLINS (Ingalaterra) 'Buttafly'
CIE. BALLTAZAR (Belgika) 'Los balones de Balltazar'
CIRQ´ULATION LOCALE (Belgika) 'Just another boyband?'
Umore Azokearen laguntzinoa jaso daben produzinoak
Leioako Udalak eta Umore Azokak kale arteen sorkuntzeagaz daben konpromisoaren adierazgarri legez, azokan ikusgai izango diran hiru ikuskizunek produzinorako laguntzinoa jaso dabe:
GAITZERDI TEATRO (Bizkaia) 'Udamina'
NACHO VILAR PRODUCCIONES & GAUPASA PRODUCCIONES (Murtzia/Euskadi) 'Habitus mundi'
TEATRO DE LA SACA (Gaztela eta León) 'Orfeo'
Beste lurralde batzuetako instituzinoakaz alkarlana
Bere historian, Umore Azokak Estatu espainoleko zenbait Autonomi Erkidegorekin alkarlana ahalbideratu duen akordioak sinatu ditu. Lau dira, honezkero, erkidegoen arteko harreman kulturala sustatzeko asmoz eta euren lurraldeetan egiten den kale arteen erakuslehio aukerea erabiliz Leioako Umore Azokara hurreratuko diran erakundeak:
Aragóiko Gobernua Civi Civiac Produccions 'Carpa mágica' eta 'La feria de los inventos' eta Cia. Coscorron 'Superbichos'
Balear Uharteen Gobernua Botifanfarrons Res de Res 'A la puta calle' 'Sine terra'
Extremadurako Biltzarra Samarkanda Teatro 'Adiós tierra'
Gaztela-Mantxako Erkidegoen Biltzarra Muneka Producciones, Tragaleguas Teatro & Estudio Abierto & Estudio Abierto 'Emigrantes'
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!