1.200 ikaslek parte hartuko dabe Getxoko VIII. Euskal Egunean

Bizkaie! 2010-05-11 13:54   Euskerea berbagai

Datorren barikuan, maiatzaren 14an, Getxoko Udalak antolatutako VIII. Euskal Eguna ospatuko da Fadurako Kiroldegian (Algortan) eta Andres Isasi Musika Eskolan (Areetan), ikasturtean umeek ikasitako jantza, kanta eta bertsoen erakustaldia eskaintzeko helburuagaz.

Datorren barikuan, maiatzaren 14an, Getxoko Udalak antolatutako VIII. Euskal Eguna ospatuko da Fadurako Kiroldegian (Algortan) eta Andres Isasi Musika Eskolan (Areetan), ikasturtean umeek ikasitako jantza, kanta eta bertsoen erakustaldia eskaintzeko helburuagaz. Parte-hartzaileak 1.200 bat ume izango dira.

Alde batetik, Faduran 10:00etatik aurrera 6 urtetik 12 urtera bitarteko udalerriko 10 ikastetxetako 1.000 umek kantak (Ala Kinkiri, Behin Batian Loiolan, Maritxu Nora zoaz eta Guk euskaraz) eta jantzak (Zazpi jauzi, Esku-dantza eta Txulalai) eskainiko ditue. Datu legez baino ez bada be, 2009-10eko ikasturtean jantza klasetan 1.676 umek hartu dabe parte eta kanta klaseetan 328 ikaslek.

Bestalde, 10:30ean hasita, Musika Eskolan 200 gaztek geletan preparautako antzerki saioa eta bertso-jolasak egingo ditue; Amets Arzallus, Iker Zubeldia eta Jone Uria bertsolariak entzuteko aukerea eukiko dabe eta 'Balendin Txiki' IV.Bertso-Paper lehiaketako sariak banatuko ditue. Bertsolaritza klaseetan lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta DBHko lehenengo mailako 556 gaztek hartu dabe parte aurtengo ikasturtean.

Kontuak kontu, danetara, 2.541 umek parte hartu dabe jantza, kanta eta bertsolaritza klaseetan eta Udalak guztiei arrantzale zapia erregalauko deutse.


'Balendin Txiki' IV. Bertso-paper lehiaketea

'Balendin Txiki' VI. Bertso-paper lehiaketako aurtengo irabazleak Fermin Reinicke (San Nikolas ikastola), Ander Otegi (Romo LHI) eta Aitziber Pulido (Zubilleta LHI) izan dira. Horreekaz batera, ikastetxe bakotxean hainbat sari be banatu ditue. Gaia 'Zelan azalduko zeunskio kanpotar bati zelakoa dan Getxo' izan da. Zortziko txikian erantzun behar izan dabe parte-hartzaileek eta gainera eskatutako horren irudia be egin behar izan dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu