Jakintza Librearen Jardunaldiak Bilbon
2010-05-11 15:06Azkue Fundazinoak 'Jakintza librearen jardunaldiak' antolatuko ditu maiatzaren 17tik 19ra bitartean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Liburutegian.
Azkue Fundazinoak 'Jakintza librearen jardunaldiak' antolatuko ditu maiatzaren 17tik 19ra bitartean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Liburutegian. Hiru egunetan zehar, eztabaidak, berbaldiak eta hainbat jarduera antolatu ditue, beti be, euskera eta software librea ardatz hartuta; egitarauan, ondokoak dira azpimarragarrienak: lehen Wikipuina Fernando Morilloren eskutik, Open Space-a blogari ospetsuakaz eta 'Euskerea Sarean Josten' Mahaingurua.
Maiatzaren 17an, munduan ospatzen dan Internet Egunaren harian, Jardunaldi parte-hartzaileak, edegiak eta biziak izango dira. Azkue Fundazinoak topaketa esparru bat sortu nahi izan dau euskerearen inguruan dagozan erronkei buruz hausnartzeko Internet arloan. Software libreari jagokonez, zabaltzeko dinamikei bere atxikimendua emon nahi deutse.
Izen emoteak
Parte hartu nahi badozu, gogoratu izena emoteko epea maiatzaren 14an (barikua) zarratuko dala. Izena emoteko, bialdu posta elektroniko bat info@azkuefundazioa.org helbidera, edo deitu 94 4028081 telefonora. Plaza kopuru mugatua dago.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!