Richard Serra eskultoreak irabazi dau Arteen Asturiasko Printzea saria
2010-05-12 15:39 sariak-autortzakAurreko lau edizinotan finalista izan zan Serra eta aurtengo edizinoan, barriz, Riccardo Muti orkestra zuzendariaren eta Carlos Saura zinemagilearen aurretik gelditu da.
Richard Serra eskultoreak Arteen 2010eko Asturiasko Printzea saria irabazi dau gizateriaren kultur ondareari egindako ekarpenagaitik. Lanean dabilen abangoardiako artista garrantzitsuenetakoa da, urietako espazioak integretako begirada barritzailea erabiliz, nazinoarte mailako ospea lortzen dauelako.
Espainiar jatorriko artistea (San Franciscon, AEBetan, jaio zan 1939an), ezaguna da neurri handiko lan minimalistak egiteagaitik bai eta erabilten dauen material eta prozesuagaitik, izan be, beruna, altzairua edota hormigoia lako materialak erabilten ditu. Aurreko lau edizinotan finalista izan zan Serra eta aurtengo edizinoan, barriz, Riccardo Muti orkestra zuzendariaren eta Carlos Saura zinemagilearen aurretik gelditu da.
Aurten, saria jasoteko hautagaien artean egon dira, besteak beste, Alicia Alonso kubatar jantzaria, Les Luthiers talde argentinarra, Álvaro Siza arkitekto portugaldarra eta Joan Manuel Serrat abeslaria.
Asturiasko Printzea sarien 30. edizinoan jakinarazoten dan lehenengoa da eta 50.000 euroko diru-saria dauka. Gainera, Joan Miroren eskultura bat jasoko dau Serrak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!