Donostiako 58. Zinemaldiko kartela aurkeztu dabe

Bizkaie! 2010-05-11 13:00   Barriak

Zientziaren Kutxagunean antolatutako ekitaldi batean aurkeztu dabe Donostiako 58. Nazinoarteko Zinemaldiaren kartel barria. Laugarren urtez jarraian, Oscar Marine arduratu da Zinemaldiaren diseinu grafikoaz. Aurtengoan, 'begirada berezi batek irmotasunez, jakinminez eta desafioz' jantzi dau iragarpena.

Zientziaren Kutxagunean antolatutako ekitaldi batean aurkeztu dabe Donostiako 58. Nazinoarteko Zinemaldiaren kartel barria. Laugarren urtez jarraian, Oscar Marine arduratu da Zinemaldiaren diseinu grafikoaz. Aurtengoan, 'begirada berezi batek irmotasunez, jakinminez eta desafioz' jantzi dau iragarpena.

Mikel Olaziregi Donostiako Zinemaldiaren zuzendariak egin dau kartelaren aurkezpena, Edurne Ormazabal kazetariagaz eta Aizpea Goenaga aktoreagaz batera.

Bederatzi eguneko iraupena izango dau Donostiako Zinemaldiaren edizino honek: irailaren 17tik 25era arte. Ohiko moduan, lehiaketako hiru atalek -Sail Ofizialak, Zabaltegik eta Horizontes Latinos sailak- osotuko dabe jaialdiaren ardatz nagusia.

Lehiaketako Sail Ofizialean 15 film inguru izango dira, Urrezko Maskorra eta palmares ofiziala osotzen daben ganerako sariak eskuratzeko lehian.

Zabaltegi-Zuzendari barriak sailak zuzendari barrien lehenengo edo bigarren filmak ezagutarazoko ditu. Film horreek Kutxa-Zuzendari barriak saria lortzeko lehiatuko dira, 90.000 euroko saria, hain zuzen. Zabaltegi-Bitxiak sailak beste zinemaldi ospetsuetan aurkezturiko edo sarituriko filmen aukeraketea aurkeztuko dau; publikoaren TCM saria eskuratu ahal izango dabe film horreek, 70.000 euroko saria, hain zuzen. Sail honetan bada beste saririk be: boto gehien lortzen dituan Europako filmarentzako saria, 35.000 eurokoa.

Horizontes Latinos atalak sasoi honetan Latinoamerikan eginiko film onenen aukeraketea batzen dau, eta 35.000 euroko Horizontes Latinos saria eskuratzeko aukerea emoten deutse.

Programazinoaren barruan beste hainbat ekimen be izango dira, berbarako, Made In Spain, Euskal Zinemaren Panorama, Zinema Eraikitzen, Zinema Mugimenduan eta Zinema Eskolak.

Bestalde, bi atzera begirako izango dira Donostiako 58. Zinemaldian: bata Don Siegel zuzendari estadubatuarrari eskainita eta bestea fikzinozkoa ez dan zinema garaikideari eskainita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu