'Badator antxoi' lemapean, Ondarroak maiatzaren 15ean ospatuko dau Antxoa Egune

Bizkaie! 2010-05-12 11:57

'Badator Antxoi' aurtengo leloa, erakusgarria da. Herriko merkatarien eta ostalarien alkarteak antolatzen dauen jaialdian herriko alkarte gastronomikoek egindako lau mila pintxo inguru probau ahal izango dira eta hainbat ekimenakaz gozau.

Maiatzaren 15ean ospatuko dabe ondarrutarrek aurtengo 'Antxoa egune', honako honetan bere protagonista nagusiaren itzulereagaz, Kantauriko antxoa, azken bost urteotan arrantza kala zarratuta egon eta gero. 'Badator Antxoi' aurtengo leloa, erakusgarria da. Herriko merkatarien eta ostalarien alkarteak antolatzen dauen jaialdian herriko alkarte gastronomikoek egindako lau mila pintxo inguru probau ahal izango dira eta hainbat ekimenakaz gozau.


Antxoa Egune. Egitaraua


Alamedan, 11:30etik aurrera

* Eskualdeko produktoreen eta kontserben salmentea.
* Antxoagaz buztartutako produktuen salmentea: Bizkaiko Txakolina, Idiazabal Gaztaia, Piperra.
* Garai bateko ontzien jaitsierea Artibai ibaian zehar Arrigorri hondartzaraino. Ondoren estropadak.
* Umeentzako Jolasak.

12:00etatik aurrera

* Pintxoak eta edariak Zatozteren eskutik.
* Ondarrutar Naturala galdera lehiaketea.
* Trikitilariak eta jantza saioa Kresalaren eskutik.
* Sari banaketea.

Alde Zaharrean, 12:00etatik aurrera: hainbat motatako antxoa pintxoak sagardoagaz lagunduta, Ondarroako alkarte gastronomikoen eskutik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu