Interneten dago honezkero Patxi Salaberriren 'Izen ttipiak euskaraz' liburua

Bizkaie! 2010-05-10 15:05

Euskaltzaindiak Patxi Salaberriren 'Izen ttipiak euskaraz' liburua euskarri digitalean eskaintzen dau Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan. Argitalpen digital hori Iker Saileko Onomastika-Exonomastika azpiatalean kontsultau daiteke, Akademiako iturriek jakinarazo dabenez.

'Izen ttipiak euskaraz' 'Onomasticon Vasconiae' bidumearen 26. zenbakia da. Liburu horretan, hipokoristiko edo 'izen ttipien' azterketea egiten dau Patxi Salaberri euskaltzain osoak. Berak azaltzen dauen moduan, 'izen ttipiak oso garrantzitsuak dira, euskaldunok erabili doguzan eta oraindino erabilten doguzan izentatze bideen barri emoten deuskuelako. Izen ttipiek egungo deitura eta etxe-izen asko ondo ulertzeko aukerea emoten deuskue'.

Egileak argitzen dauenez, izen ttipi edo hipokoristikoa familian, lagun artean, konfiantza giroan erabilten diran izenen aldaerak dira, Antton(i), Axun, Txixilio, Aña, Dollores, Josetxo eta abarren modukoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu