Antonio Ozores aktorea hil da

Bizkaie! 2010-05-13 12:27   Barriak

Bi hamarkadatan, antzeztaldeko etenbako aktore lanetan edo sainete eta komedietako protagonista moduan egin eban lan. Antzerki eta zinema munduetan egindako lanakaz bilduma aberatsa lortu eban eta, geroago, arinegi berba egiteko bere modu berezi eta ezagun horretara bideratu eban izaera komikoa, Jose Luis anaiaren edo Cantinflas mexikarraren berba-moduak gogora ekarriz.

Antonio Ozores hil da Madrilen, 81 urte zituala. Gaixotasun luze baten ondorioz hil da espainiar aktore eta komiko ezaguna. Bere hilotza gaur erraustuko dabe, Zinema Akademiak ohar batean jakinarazo dauenez.

Ozoresek (1928, Burjasot, Valentzia) 160 filmetan, 200 antzezlanetan eta hainbat telebista eta irrati saiotan parte hartu eban. Aktore-familia baten bosgarren belaunaldiko kidea zan: aktoreak zituan aita, osaba, eta anaia (Mariano Ozores zuzendaria).

Bi hamarkadatan, antzeztaldeko etenbako aktore lanetan edo sainete eta komedietako protagonista moduan egin eban lan. Antzerki eta zinema munduetan egindako lanakaz bilduma aberatsa lortu eban eta, geroago, arinegi berba egiteko bere modu berezi eta ezagun horretara bideratu eban izaera komikoa, Jose Luis anaiaren edo Cantinflas mexikarraren berba-moduak gogora ekarriz.

Zazpi hamarkadetako ibilbide profesionalaren ondoren, omenaldiak eta sariak jasoten jarraitzen eban. Azkena, Alacanteko Zinemaldian emon eutsen, bere ibilbide profesionala saritzeko. 'Lan asko egin dot, baina omenaldiak egiten deustez, ni baino ez nagoalako. Gitxi geratzen gara, beste guztiak honezkero hilda baitagoz. Bardin jat zelan gogoratuko naben. Ez naz egongo bertan, beraz, pentsau dagiela gura dabena', esaten eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu