Elorrio Institutuko ikasleak Teknoskopioa ideia-lehiaketan jaun eta jabe
2010-04-26 11:11Elhuyar Fundazinoak eta Innobasquek antolatzen daben Teknoskopioa gazteentzako ideia-lehiaketan, martiaren 31n amaitu zan 2009-2010eko lehiaketearen bigarren fasea, eta Elorrio Bigarren Hezkuntza Institutuko 2. mailako ikasle Intza Olabarrieta eta Miren Arriagaren bloga, 'Darwin Elorrion 2' izan da irabazle.

Elhuyar Fundazinoak eta Innobasquek antolatzen daben Teknoskopioa gazteentzako ideia-lehiaketan, martiaren 31n amaitu zan 2009-2010eko lehiaketearen bigarren fasea, eta Elorrio Bigarren Hezkuntza Institutuko 2. mailako ikasle Intza Olabarrieta eta Miren Arriagaren bloga, 'Darwin Elorrion 2' izan da irabazle. Ordenagailu ultraeroangarri bana jaso dabe bi taldekideek.
Lehenengo edo bigarren faseetan parte hartzeko aukerea galdu eben ikasleek edota parte hartuta be irabazle izan ez ziranek, 2009-2010eko Teknoskopioaren lehiaketako 3. fase honetan dabe parte hartzeko azken aukerea. Apirilaren 1ean abiatu da fase barria, eta talde guztiek hasieratik hasi beharko ditue blogak. Azken fase honetan, gaur barriro be meteorito bat jausiko balitz zer eragin izango leuken eta zein beste bizitza izango geunken Lurrean imajinatzea izango dabe eginkizun.
Teknoskopioan, hamalau urtetik hamazortzira bitarteko neska-mutilek harru leikie parte, gehienez hiru laguneko taldetan antolatuta. DBHko bigarren zikloko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ziklo ertaineko ikasketak egiten dagozan ikasleentzat da lehiaketea, eta aurtengoa seigarren edizinoa da. Gainera, hezkuntza-sistemearen beharretara hobeto egokitzeko, aurtengo lehiaketeak 6 hilabeteko iraupena izango du, 3 fasetan banatuta —2009ko abendutik 2010eko maiatzera—. Parte-hartzaileei fase bakotxera edo lehiaketa osora apuntetako aukerea emongo jake. Fase bakotxean blog bat sarituko da, eta egileek ordenagailu ultraeroangarri bana jasoko dabe.
Ideia-lehiaketa honi buruzko informazino guztia www.zientzia.net/teknoskopioa webgunean dago. Bertan, lehiaketearen zehetasunak topeteaz gan, antolatzaileek gaiari buruz preparautako material didaktiko osogarria dabe eskuragarri parte-hartzaileek. Aurreko edizinoetako probak be ikus daitekez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!