'Ideiak biluztu, busti Huezinema', III. euskal film laburren jaialdia apirilaren 27tik 29ra

Bizkaie! 2010-04-27 11:15   Barriak

Danetara, 66 film labur aurkeztu dira, 13 euskerazkoak eta 53 gaztelaniazkoak; aukeraketa lana, barriz, Ane Muñozek, Alberto Gorritibereak eta Itziar Ituñok osotutako epaimahaiak egin dau. Aurkeztutako lanen artean, 49 dira fikzinozkoak, hamabi dokumentalak eta bost animazinokoak.

Danetara, 66 film labur aurkeztu dira, 13 euskerazkoak eta 53 gaztelaniazkoak; aukeraketa lana, barriz, Ane Muñozek, Alberto Gorritibereak eta Itziar Ituñok osotutako epaimahaiak egin dau. Aurkeztutako lanen artean, 49 dira fikzinozkoak, hamabi dokumentalak eta bost animazinokoak.

Euskerazko lau lan dagoz Huhezinema film laburren jaialdiaren aurtengo ekitaldian emoteko aukeratutako hamarren artean: Juan Bidegainen 'Etxeko bandan', Koldo Almandozen 'Ahate pasa', Jon Artolaren 'Beasain/Lazkao' eta Enara Goikoetxearen 'Bizitzako kopa'.

Jaialdia gaur, hilak 27, hasiko da, Kote Camacho zuzendari eta komikilariaren storyboard-en erakusketearen inaugurazinoagaz eta berbaldiagaz, 19:00etan, Eskoriatzako Huhezi fakultadeko kaperan. 1980an jaio zan Kote Camacho, Oiartzunen, eta erakusketan bere ibilbideko hainbat storyboard erakutsiko ditu, Juan Carlos Fresnadilloren 28 Weeks Later, Max Nemckerren Casual Day, Julio Medemen Caótica Ana eta Asisko Urmenetaren Gartxot filmetakoak, besteak beste.

Bihar, ordu eta leku berean, Pendejo eta Gorrotxatepe zinemagileak izango dira hizlari, eta film laburrak egiten metatutako esperientziaz egingo dabe berba. Hogei film labur egin ditue, oso aurrekontu eskasakaz, eta lehiaketa bat baino gehiagotan izan dira aukeratuak lan horreetako batzuk.

Horrezaz gan, Huheziko ikasleen fikzino lanak ikusteko aukerea izango da, gaur eta bihar, Huheziko areto nagusian, 17:30ean hasita.

Azken buruan, hamar film laburren emonaldia etzi, hilaren 29an, egingo da, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean, 18:00etatik 22:00etara. Hamar filmen emonaldiaren ondoren, sariak banatuko ditue: euskerazko film labur onenarena eta hiru aitamen berezi: animazino, fikzino eta dokumental onenari. Aukeratutako lan guztiek 400 euroko sari bana jasoko dabe, eta euskerazko film onenak beste 400 euro jasoko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu