Irrati komunitarioetako kazetarien esperientziak azalduko ditue EHUren ‘Euskadi-Kolonbia alkarlanean’ jardunaldian
2008-04-23 19:29Jardunaldiaren helburua uritartasun kritikoa ahalbidetzen dituen komunikazino esperientzia ezohikoak aurkeztea da. Hitzaldietan irrati komunitarioetan lan egiten daben kazetariek parte hartuko dabe.
'Un poco de chocolate' filmaren Getxoko aurre-estreinaldia aurkeztu dabe gaur
2008-04-23 15:54 BarriakAitzol Aramaioren 'Un poco de chocolate' filmaren estreinaldi ofiziala apirilaren 30ean izango bada be, Getxoko aurre-estreinaldia bariku honetan, apirilak 25, izango da Algortan, Getxo Antzokian. Premiere horren aurkezpen ekitaldia gaur izan da Algortako Portu Zaharrean eta bertan egon dira Unai Elorriaga (filma Elorriagaren 'SPrako Tranbia' liburuan oinarrituta dago), Getxoko alkate Imanol Landa eta filman parte hartu dauen aktore Mikel Albisu.
'Atzorik etzira', Mendebalde Kultura Alkartearen eskutik
2008-04-23 15:48 Euskerea berbagaiMendebalde Kultura Alkarteak maiatzaren 9an eta 10ean Bilbon egingo diran XII. Jardunaldiak aurkeztu ditu gaur, 'Atzorik etzira' izenburupean. Era berean, 'Euskalingua XI' aldizkaria eta 'Arrietako Euskaldunen Jakituria. Kontuak, kantak, bizimodua' eta 'Bizkaian zehar. Euskararen ikuspegi orokorra'liburua eta CDa be aurkeztu ditue.
Liburuaren Nazinoarteko Eguna da gaur
2008-04-23 14:40 kulturbizEgun honen harira, hainbat ekitaldi antolatu ditue Bizkaiko hainbat herritan eta baita uriburuan be. Bilboko Berastegi kalean, berbarako, karpa bat dago jarrita eta, bertan, azken nobedadeak ikusi eta erosi ahal izango dira. Ganera, autore batzuk be bertara hurreratuko dira, aleak sinatzeko helburuagaz.
Teknologia, umeen jokoa
2008-04-23 14:17Nik neuk behintzat, sarritan, SMS bat bialtzeko arazoak izaten dodaz. Askotan, nire telefonotxoaren tekladuan letraren bat falta dala esaten dot eta gaztetxo edo nerabeen eskuak idazten ikusikeran, ikaratuta geratzen naz euren trebetasunaz eta arintasunaz.
Deustuko Zubia eguaztenetik eguenerako gauean zabalduko dabe barritze lanak preparetako
2008-04-23 14:03Deustuko Zubia eguaztenetik eguenera bitarteko gauean zabalduko da, gauerditik goizaldeko 5:30ak arte, hain zuzen be. Bilboko Udaleko Obra eta Zerbitzuen Saila zubiaren azterketa sakona egiten ari da, batez be zati mobikorrarena, oso berezia dalako, zubiaren barritze integralari ekiteko beharrezkoak diran lanak zeintzuk diran zehaztuko dauen proiektu bat idazteko asmoz.
Euskaltzaindiak Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko ordezkariak hartu ditu
2008-04-23 14:02 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko ordezkariak hartu ditu bart, Akademiaren egoitzan. Batzarrean, bi erakundeotako ordezkariak izan dira, eta euren arteko lankidetzeari jagokozan hainbat jarduera aztertu ditue.
Nazinoarteko Kultura eta Bakearen XVIII. Jardunaldiak Gernikan
2008-04-23 12:54 jardunaldiakGernika Gogoratuz alkarteak Nazinoarteko Kultura eta Bakearen XVIII. Jardunaldiak egingo ditu gaurtik zapatura bitartean, 'Kosmopolitismoa eta bertako bakearen eraikuntzea' goiburuagaz. Bakea eregiteko gaitasuna nabarmentzen daben komunidade-esperientzien ganean berba egiteko konbita egin dau alkarteak.
Kalte bizkaitarrak melodia berreskuratu guran datoz
2008-04-23 12:49 MusikeaKalte orain dala zortzi urte sortu zan Usansolon. Gero, 2002an, 'Tortura' izeneko maketea kaleratu eben. Ordutik hona, taldekideen esanetan, bidea ez da erraza izan, 'aldaketak egon dira formazinoan eta estiloan'. Horretan oinarrituta dago Bilbon aurkeztu barri daben diskoaren izenburua: 'Larrosarik gabeko bidea'.
Euskal-saharar arkeologo talde batek 300dik gora aztarnategi topau ditu Mendebaldeko Saharan
2008-04-22 15:59Euskal arkeologoek egindako aurkikuntzen artean balore handiko 300dik gora aztarnategi dagoz, VI. eta V. milurteko hilobiak, batzuk 20 metrokoak, eta granitozko lurrean egindako grabatuak, non antilopeak, hipopotamoak, elefanteak eta jirafak irudikatzen diran.
'Irakurri, Gozatu eta Oparitu' kanpainea barriro be martxan
2008-04-22 15:36 Euskerea berbagaiTopagunea Euskera Elkarteen Federazinoak 'Irakurri, Gozatu eta Oparitu' egitasmoaren bigarren edizinoa aurkeztu dau Bilbon. Egitasmoa irakurketea sustatzeko asmoz sortu da eta Hego Euskal Herriko 17 herritan gauzatuko da, lekuan lekuko euskera alkarteen, udal liburutegien eta liburu denden alkarlanari esker.
Bartzelonako Euskal Etxeak Literaldia'08 antolatu dau
2008-04-22 12:10 jardunaldiakApirilaren 23an hasi eta maiatzaren 23ra bitartean, errezitaldiek, irakurketek, musika emonaldiek, lehiaketek eta abarrek publiko katalana euskal literaturara hurreratuko dabe.
Bruselako Arrain Azokan izango dira sektoreko 14 euskal enpresa
2008-04-22 11:43 Euskaldunak munduanEuropean Seafood Exposition Azokearen XV. edizioa egingo da Bruselako Exhibition Center-en gaurtik (apirilak 22) eguenera (apirilak 24) bitartean. Han izango dira arrainaren eta produktu eratorrien sektoreko 14 euskal enpresa, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren babesagaz.
Basque Research webguneak VI. Tesi Saria jarriko dau martxan maiatzaren 1ean
2008-04-21 15:28Helburua ikertzaile gazteek egiten dituen lanak gizarteratzea eta saritzea da. Parte-hartzaileek 2007an aurkeztu eta gainditutako zientzia edota teknologiako doktore-tesiaren laburpen bat bialdu beharko dabe.
Manolo Garciak maiatzaren 13an kaleratuko dau disko barria
2008-04-21 14:11 Musikea'Saldremos a la lluvia'. Hori da, hiru urteko isiltasunaren ostean, Manolo Garciak kaleratuko dauen disko barriaren izenburua. Kultura desbardinetako erritmo eta doinuak batzen dituan disko honen grabazinorako, Figueresen (Girona) eta Grezian, Kreta ugartean izan da abeslari, musikari eta margolaria.
Ekain Ormaetxea: 'memoria historikoa berreskuratzeko kontzientziarik ez dago'
2008-04-21 12:22 BarriketanBegoña Landa Gernikako alkateordea eta Ekain Ormaetxea kultura zinegotzia
Unai Basurkok eta Eunate Agirrek jaso dabe 2007ko Kirolari Onenaren Euskadi Saria
2008-04-21 11:12Itsas-gizonak eta bodyboarderrak apirilaren 22an jasoko dabe saria Lehendakaritzearen Gasteizko egoitzan, 19:30ean. Euskadi Kirol Sarien helburu nagusia kirol arlo zabalean kalidadea eta eredugarritasuna bultzatzea da.
Artium Fundazinoak arte garaikideen inguruko sorkuntza eta ikerketarako beken deialdia zabaldu dau
2008-04-18 16:27Bekea artista, ikasle, ikertzaile, komisario eta artearen kudeatzaileei zuzenduta dago, 44.000 euroko ordainsariagaz. Sei hilabeteko iraupena izango dau.
Ogitartekoa berreskuratu
2008-04-18 15:11 Jan edanakGoizeko jolasaldietan eta arratsaldero umeek meriendea hartzen dabe gozo eta askotan gosez. Meriendarako, erregeak, duda barik, ogitartekoak izan dira beti. Baina kontsumoaren aldaketak eta gizartearen aldaketak ogitartekoaren ohiturea galtzea ekarri dabe eta orain opilak edo jan ohi dira.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...