Michael Mayer, Alemaniako Kompakt diskoetxe iraultzailearen sortzaileetako bat, datorren Art After Dark saioan

Bizkaie! 2010-04-14 15:37   Musikea
Alemaniako DJak Depeche Mode eta Pet Shop Boys taldeentzat egin ditu nahasketak

Datorren barikuan, apirilak 16, Guggenheim Bilbao Museoak Art After Dark gaueko egitarau arrakastatsuaren beste saio bat eskainiko dau. Bilboko Fever klubagaz lankidetzan diseinautako programa honetan artea eta DJen saioak buztartzen dira.

Datorren barikuan, apirilak 16, Guggenheim Bilbao Museoak Art After Dark gaueko egitarau arrakastatsuaren beste saio bat eskainiko dau. Bilboko Fever klubagaz lankidetzan diseinautako programa honetan artea eta DJen saioak buztartzen dira.

Lehenengo saioa 22:00etan hasiko da Bilboko musika elektronikoaren gorengo mailan dagoan DJV Sound-egaz. 1978an hasi zan DJ lanetan eta Fever-en sortzailea da. Etorkizuneko teknoa egiten dau eta soinu barriak sortzeko gogoa igarten jako. Besteak beste Vienako, Municheko, Rotterdameko eta Montpellierreko areto ezagunenetan ibili izan da, baita FIBen, Sonar ekitaldian eta Mexiko Uriko 'Festival de Cine Documental' zinemaldian be.

23:30ean, Michael Mayer sartuko da Atrioko kabinara. Koloniako giro gaztearen adierazlerik onena da, baita egungo musika elektronikoko irudi emonkorrenetakoa eta barritzaileenetakoa be. DJ eta produktore izateaz ganera, Kompakt diskoetxearen sortzaileetako bat da (1998) eta Alemaniako musika elektronikoaren hegemonia azken hamarkadan lortu dau. Saderen 'Love is stranger than pride' klasikoagaz esperimentau dau, eta Depeche Mode eta Pet Shop Boys lako taldeentzat lan egin dau. Mayerrek, jolasaren maisuak, poparen leuntasunaz bustitako teknoa eskainiko dau.

Oraingoan bertaratzen diranek 'Rober Rauschenberg: Gluts' aldi baterako erakusketeaz gozau ahal izango dabe. Sail hori bide-seinaleakaz, metalezko persianakaz eta beste hondakin batzukaz egindako hirurogei bat lanek osotzen dabe. Horrezaz gan, Anish Kapoor erakusketea ikusi ahal izango dabe. Artisteari eskainitako lehenengo erakusketa monografiko horretan, hogeita hamar urtetan sortu dituan artelanak dagoz ikusgai eta, horreen artean, nabarmentzekoa da 'Tiroak txokoan' (Shooting into the Corner) lana. Azkenik, bisitariek Guggenheim Bilbao bildumearen 'Aukeraketak' bilduma iraunkorraren aurkezpenaz be gozatu ahal izango dute, Museoaren Bildumea osotzen daben lanakaz antolatutako lehenengoa.

Sarrerak (18 urtetik gorakoentzat): 12€ Publiko orokorra eta 8€ Museoaren Lagunak. Ikusle kopuru mugatua izango da.

Honezkero salgai leihatiletan eta www.guggenheim-bibao.es webgunean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu