Musikaz Blai! egitasmoak Ondarroako taldeen lau kontzertu ekarriko ditu hurrengo bi asteburuetan
2010-04-13 15:36 MusikeaOndarroako Udalak antolatzen dauen Musikaz Blai! izeneko egitasmoak lau emonaldi aurreikusi ditu, guztiak doban ikusteko aukerea eskainiz, eta helburua parte hartzen daben herriko taldeei urtean zehar egiten daben lana erakustea da.
Ondarroako zenbait musika taldek euren erakustaldiak eskainiko ditue herrian datozen bi asteburuotan. Ondarroako Udalak antolatzen dauen Musikaz Blai! izeneko egitasmoak lau emonaldi aurreikusi ditu, guztiak doban ikusteko aukerea eskainiz, eta helburua parte hartzen daben herriko taldeei urtean zehar egiten daben lana erakustea da.
Lehen emonaldia datorren barikuan izango da, apirilaren 16an, Kofradia Zaharrean arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Bertan Antiguako Ama abesbatzak parte hartuko dau herriko antxinako kanta klasikoak eta euskaldunak interpretatuz.
Hurrengo egunean, apirilaren 17an, Unanue Kamara Koralaren txandea izango da. Hogeigarren urteurrena beteten dauen herriko taldearen emonaldia Andra Mari eleizan izango da, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Estibaliz Arrizabalagaren zuzendaritzapean eta Iñaki Maruri piano jolearen laguntzaz, kontzertu sakroa eskainiko dabe.
Apirilaren 23an, barriz, Andra Mari eleizeak Kantaize orfeoia eta Ondarroako Metal taldearen emonaldia hartuko dau. Taldeek 20:00etatik aurrera eskainiko dabe euren emonaldia. Jardunaldiak domekan amaituko dira, apirilaren 25ean, Debako eta Ondarroako txistularien kontzertuagaz. Hau be Kofradia Zaharrean izango da, eguerdiko 13:00etatik aurrera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!