BBKren Briñaseko eta Sukarrietako udalekuetan izena emoteko epea zabaldu da
2010-04-12 18:46Eskaintza 6 eta 17 urte arteko gazteentzat da, eta Sukarrietan eta Briñasen antolatzen diran udalekuak bagilaren 21ean hasi eta abuztuaren 21ean amaituko dira. Ohikoa danez, astebeteko txandak izango dira guztiak, azkena izan ezik, 15 egunekoa izango baita. Danetara, 4.000 plaza eskainiko ditu BBK-k.
BBKren Briñaseko eta Sukarrietako udalekuetan izena emoteko epea zabalik da. Eskaintza 6 eta 17 urte arteko gazteentzat da, eta Sukarrietan eta Briñasen antolatzen diran udalekuak bagilaren 21ean hasi eta abuztuaren 21ean amaituko dira. Ohikoa danez, astebeteko txandak izango dira guztiak, azkena izan ezik, 15 egunekoa izango baita. Danetara, 4.000 plaza eskainiko ditu BBK-k, ingurumenagazko ardurea hezkuntza-ildo nagusietako bat izanik.
Udalekuakaz batera, 6 eta 17 urte arteko gazteentzat hainbat ekintza preparau eta eskaintzen ditu BBK-k. Beste 8.000 plaza izango dira, hainbat programatan sakabanatuta: Kirol Kanpusak, hizkuntza-ikastaroak, Gaztedi Planaren egitarau zabala eta Goazen Mendira BBKrekin programea. Egitarau honeek guztiek, hainbat aukera eskaintzen dabe udabarriko eta udako aisialdia aprobetxetako, atzerriko hizkuntzak ikasten diran bitartean, edota kirol bati buruzko oinarrizko ezagutza sakontzen dan bitartean.
Berbarako, Gaztedi Planaren jabeek, surf egiten ikasteko aukerea izango dabe Bizkaiko hainbat hondartzatan, bai eta Kantabriako Santoñan be. Hipikan, piraguan eta belan trebatu daitekez, beste hainbat kirolen artean, bakarrik edo sendikoen laguntzaz. Gainera, apirilean, maiatzean eta bagilean, BOSek kontzertu didaktikoak eskainiko ditu, eta sarrerak dagoeneko erreserbau daitekez.
Kirol Kanpusak, hizkuntza, kirol eta tailer aukera barriakaz datoz, egun erdiko eta egun osoko txandetan. 1.000 plaza inguru aurreikusi dira, eta BBK-k erreztasunak emoten ditu programotan izena emon edota ordainketak egiteko. Lezama, Leioa, Bilbo eta Derion egingo dira bost kanpusak, aukeratutako kirolaren arabera. Izan be, kirola eta hizkuntzak dira kanpuson ardatza. Aurtengo barrikuntza nagusia da, Lezamako Athleticen kanpusaz gan, Leicesterreko Unibersidadean Athleticen kanpusa egingo dala, 13 eta 17 urte arteko gazteentzat.
Hizkuntza ikastaroak etxetik hur edo munduko beste muturrean egin daitekez, Canadan eta Estadu Batuetan, kasu, betibe 8 eta 17 urte arteko neska-mutilek hizkuntzak ikasteko helburuagaz. Izen emoteak pasa dan martiaren 25etik egin daitekez, eta 1.000 plaza inguru dira, familietan edo egoitzetan egonaldiak egiteko.
Garesen, Tarazonan eta Dueñasen, Irlandan (Limerick, Waterford Dublin eta Wicklow), Ingalaterran (Bedford, Reigate, Kent, Bournemouth eta Lowestoft), Galesen (Swansea), AEBetan (Ekialdeko Kostaldea, San Francisco, San Diego), Kanadan (Toronto), eta Maltan Ingelesa ikasteko eta Augsburg eta Miarritzen alemaniera eta frantsesera ikasteko.
Azkenik, 'Goazen mendira BBKrekin' programeak 7 eta 13 urte arteko neska-mutilentzat domeketako sei ibilaldi antolatu ditu, gaztetxuentzako astebeteko hiru egonaldi preparau ditu Pirinioetan eta gazteentzat astebeteko bi mendi urteera.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!