The Ghost Writer

Karolina Almagia 2010-04-12 14:12   Zinema kritikak

Polanski maisua da atmosferak asmetan, baita kamarea mobiduten eta sekuentziak josten be, duina baino gehiago dan lan bat biribildu arte. Alkarrizketak oso onak dira eta aktoreek ondo beteten dabe euren papera, nahiz eta Pierce Brosnan betikoa iruditu. Dana dala, zeozerk huts egiten dau pelikula honetan eta gidoiagaz zerikusia dauka.

- Zuzendaria: Roman Polanski
- Gidoilariak: Robert Harris eta Roman Polanski.
- Musikea: Alexandre Desplat.
- Herrialdea: Estadu Batuak, Alemania, Frantzia, Bretaina Handia.
- Iraupena: 128 minutu.
- Antzezleak: Ewan McGregor, Pierce Brosnan, Olivia Williams, Kim Cattrall, Tom Wilkinson, Timothy Hutton, James Belushi, Eli Wallach, Robert Pugh.
- Argazkia: Pawel Edelman
- Produktoreak: RP Films / Medienboard Berlin-Brandenburg / Runteam / Studio Babelsberg / Summit International.
- Generoa: Thriller politikoa.

Berlinalen zuzendari onenaren saria irabazi eban Polanskik Robert Harrisen 'The Ghost' (El poder en la sombra) eleberriaren egokitzapena dan honengaitik. Idazle bat (Ewan McGregor) Britania Handiko Lehen Ministro ohiaren (Pierce Brosnan) memoriak idazteko kontratetan dabenean abiatzen da filma. Ez da lehenengo idazlea lanegin horretan, aurrekoa oso argi ez daugozan jazoerakaitik hilda agertu baita. Hortik aurrera, misterioa izango da nagusi, elementu asko nahastauta: Irak-eko gerrea, CIAren papera, Lehenengo Ministro ohiaren pertsonalidadea eta bizimodua, bere inguruko emakumeen arteko lehia, zeloak, traizinoak eta abar.

Polanski maisua da atmosferak asmetan, baita kamarea mobiduten eta sekuentziak josten be, duina baino gehiago dan lan bat biribildu arte. Alkarrizketak oso onak dira eta aktoreek ondo beteten dabe euren papera, nahiz eta Pierce Brosnan betikoa iruditu. Dana dala, zeozerk huts egiten dau pelikula honetan eta gidoiagaz zerikusia dauka. Batzuetan, tensinoak gora egiten dau (GPS bat erabilten dauen eszena aitatzekoa da), baina beste batzuetan, ostera, argudioak indarra galtzen dau eta ikusleak hurrengo pausua aurreikusten dau ezelako arazo barik.

Bestalde, oso ona da espazioen aukeraketea, biztanle gitxiko irla batean dagoan luxuzko etxe isolatu batean. Izan be, gatxa da hortik urtetea, gatxa da besteek konturatu bako pausurik emotea. Horri gehitzen jako giro grisa, euritsua eta hotza.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu