Bilboko Udal Liburutegien Sareak zenbait jarduera berezi antolatu ditu apirilean

Bizkaie! 2010-04-12 12:20   jardunaldiak
Liburuaren Nazioarteko Egunaren harian

Egitaraua apirilaren 12an hasiko da, Haur eta Gazte Liburuaren Egunaren ospakizunaren adierazpenaren irakurketeagaz. Irakurketea aldi berean egingo da Begoñako eta Deustuko liburutegietan, arratsaldeko 18:00etan. Ganera, Begoñako Liburutegian 'Zeu margolari' lehiaketako sariak banatuko dira eta erakusketa bat antolatuko da, aurkeztu diran marrazki guztiakaz.

Bilboko Udal Liburutegien Sareak zenbait jarduera berezi antolatu ditu, apirilean ospatzen diran Haur eta Gazte Liburuaren Eguna eta Liburuaren Nazinoarteko Eguna dala eta. Antolatu diran jardueren artean dagoz kontu kontalariak, tailerrak eta marrazki lehiaketa bat, antolatzaileek iragarri dabenez.

Egitaraua apirilaren 12an hasiko da, Haur eta Gazte Liburuaren Egunaren ospakizunaren adierazpenaren irakurketeagaz. Irakurketea aldi berean egingo da Begoñako eta Deustuko liburutegietan, arratsaldeko 18:00etan. Ganera, Begoñako Liburutegian 'Zeu margolari' lehiaketako sariak banatuko dira eta erakusketa bat antolatuko da, aurkeztu diran marrazki guztiakaz.

Egun horretan bertan, Deustuko liburutegian umeei zuzendutako saioa izango da ipuin-kontalari bategaz. Deustuko liburutegian bertan, baina apirilaren 23an (arratsaldeko 18:00etan), Joxemari Carrere kontu-kontari ezagunak, nagusiei (15 urtetik gorakoei) zuzendutako 'Kontu kontari, hori bai bizitzea' izeneko saioa eskainiko dau.

Egitarau bereziaren barruan, umeei zuzendutako beste zenbait kontu-kontari saio eskainiko dira: euskeraz 'Liburuetako Iratxoa', Otxarkoagako (apirilaren 22an), Castañoseko (apirilaren 29an) eta Buiako (apirilaren 30ean) liburutegietan, eta 'Kexkamuxelak', San Inazioko liburutegian (apirilaren 28an); eta gaztelaniaz 'El duende de los libros' saioa Otxarkoagako liburutegian (apirilaren 29an) eta musikadun kontu-kontariak Iralako liburutegian (apirilaren 20an).

Horrezaz gan, bi tailer antolatu dira; Liburu Tailerra 6 eta 13 urte arteko umeei zuzendutako euskerazko jarduera izango da, eta Deustuko liburutegian eskainiko da, apirilaren 24an, goizeko 11:30ean. Bestalde, Asier Kidamek eskainiko dauen Magia Tailerra, hori be euskeraz, San Inazioko liburutegian emongo da, apirilaren 19an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu