'Gaurik Laburrena', zuzendari gazteen film laburrak Getxon

Bizkaie! 2008-07-11 16:22   Barriak

Aurten be, zinezaleek 'Gaurik Laburrena' film laburren emonaldiaz gozau ahal izango dabe. Urtero legez, Algortako Biotz-Alai plazan izango da eta bertan zuzendari gazteen hainbat film labur eskainiko ditue garagarrilaren 14an eta 15ean.

'Inkesta soziolinguistikoaren datuen arabera euskararen normalizazioaren erritmoa onartezina da'

Bizkaie! 2008-07-11 15:51   Euskerea berbagai

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak IV. Inkesta Soziolinguistikoaren emoitza orokorren balorazinoa egin dau. Euskal Herrian euskerearen normalizazinoaren erritmoa onartezina dala azaldu dabe.

Urkiola eta Lea Artibaiko Landa Garapenerako alkarteek argazki lehiaketea antolatu dabe

Bizkaie! 2008-07-11 15:36

Urkiola eta Lea Artibaiko Landa Garapenerako alkarteek 'Emakumea Durangaldeko eta Lea Artibaiko landa ingurunean' izenburuko argazki lehiaketea antolatu dabe. Emakumeek aitatu bi eskualdeetako landa ingurunean dituen biziteko moduak, betikoak zein gaurkoak, agertu beharko dira argazkietan.

Jazza eta bertsolaritzea lehen aldiz buztartuko dira Donostiako Jazzaldian

Bizkaie! 2008-07-11 12:56   Bertsolaritzea

Jazz musikea eta bertsolarien hitza, inprobisazinoan oinarritutako bi adierazpen artistiko, lehen aldiz alkartuko dira, Victoria Eugenia Antzokian garagarrilaren 25ean. Donostiako Jazzaldiaren egitarauko ikuskizunetako bat da.

‘Eguzkia osasuna da... minbizia ez’, azaleko minbiziaren kontrako kanpainea

Bizkaie! 2008-07-11 11:35

Eguzkia osasunerako garrantzitsua eta beharrezkoa da, taiuz eta neurriz hartzen danean. Baina eguzki izpien azpian luzaroan egon ezkero, erretako eta gaixotasun larriak izateko arriskua dago.

EGOk bost kontzertu emongo ditu garagarrilean Ballet Biarritz Juniorregaz batera

Bizkaie! 2008-07-10 18:03   Musikea

EGOk eta BBJk bi saio eskainiko ditue Bizkaian, hilaren 20an Bakioko kiroldegian eta 23an Bilboko Euskaldunan; beste bi Gipuzkoan, 21ean Donostiako Kursaalean eta 24an Zarauzko kiroldegian; eta bat Araban, hilaren 22an, Gasteizko Principal antzokian.

Leioako Kantika Koralak Goriziako Abesbatzen Nazinoarteko Sariketan parte hartuko dau datorren astean

Bizkaie! 2008-07-10 17:50   Euskaldunak munduan

Kantika Korala lehiaketa italiarrean parte hartuko dauen Estaduko zein Euskal Herriko abesbatza bakarra izango da, eta hiru kategorietan parte hartuko dau, egitarau aberats bategaz eta garai zein estilo desbardinetako euskal obrakaz.

Pedro de Yrizarren 'Morfología del verbo auxiliar vasco' liburua aurkeztu dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2008-07-10 17:22   Euskerea berbagai

Euskal aditza eta euskalkiak dira gehien jorratu zituan gaiak. Beti be Louis-Lucien Bonaparteri jarraituz, euskalki guztietako aditz laguntzailearen morfologia oso-osorik aztertu eban eta liburu zehatzak osotu zituan, mapa ugariz hornidutakoak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

38 egun Aste Nagusia Esperientzia biziteko

Bizkaie! 2008-07-10 15:50

Aurten Aste Nagusiaren 30. urteurrena da eta urtebetetze honetan Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak eta Jaietako Batzordeak Aste Nagusia Esperientzia kontzeptua luzatu nahi deutse herritarrei.

Euskal administrazinoko 2.300 langileri eragingo deutse Euskeraren erabilerearen Normalkuntza Planak

Bizkaie! 2008-07-10 12:07   Euskerea berbagai

Euskerea erabilteko aukerak sortzea eta bultzatzea da egitasmoaren helburu nagusia baina inposizinoak baztertuz. Patxi Baztarrika Hizkuntza Politika sailburuordearen esanetan, 'egitasmoa ez dator euskerearen erabilerea inposatzera, demokrazia lingusitikoa aplikatzera baino'.

Herbie Hancock, Wayne Shorter eta Cassandra Wilson Gasteizko Jazzaldiko kartel buru

Bizkaie! 2008-07-10 11:21   Musikea

Garagarrilaren 13tik 19ra egingo dan Gasteizko Jazzaldian goi mailako sortzaileak izango dira, kartel buru diran aitatutakoez gan, baita Sonny Rollins saxofoi jotzailea, Chucho eta Bebo Valdes eta jazz elektronikoa jorratzen dauen Parov Stelar be.

Euskal Jaia Gernika-Lumon

Bizkaie! 2008-07-10 10:30

Garagarrilaren 19an, zapatuan, euskal dantzak, musikea, trikitixa soinuak, gaitak, pailazoak, kaleko ekitaldiak taloak eta bi sagardao-kupela erraldoi izango dira protagonista lehen Euskal Jai gernikarran.

Bilboko Arte Eder Museoko Zinematekak David Cronenberg zinemagilearen filmografia osoa eskainiko dau

Bizkaie! 2008-07-09 17:13   Barriak

Bilboko Arte Eder Museoko Zinematekak David Cronenberg zinemagile kanadarraren pelikula guztiak eta hemen inoiz ikusi ez diran bere telebistarako lanak batuko dituan ziklo bat eskainiko dau garagarrilaren 10etik abuztuaren 30era bitartean.

Juan Mari Arzak sukaldaria, 2008ko Euskal Herritar Unibersala

Bizkaie! 2008-07-09 15:48

Juan Mari Arzak sukaldari donostiarra izentau dabe 2008ko Euskal Herritar Unibersala. Arzakek euskal gastronomia garai barrietara egokitzen dauela eta euskal sukaldaritzea munduko barritzaileenen artean kokatu dauela nabarmendu dau epaimahaiak.

XI. 'Busti zaitez!' esklerosi anizkoitza dabenen alde

Bizkaie! 2008-07-09 14:44

'Mojate-Busti zaitez esklerosi anizkoitzaren alde' kanpainearen helburuak bi dira: alde batetik, osatzen ez dan eta gazteei eragiten deutsen gaixotasunaren aurrean, gizartea sentsibilizetea eta, bestetik, esklerosi anizkoitzak jotako lagunentzako errehabilitazino zerbitzuak pagetako dirua ataratea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Abangoardia artea Txinan (II)

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2008-07-09 12:53   Bidaide

Txinako Abangoardia artearen ganeko bigarren erreportaje honetan, Txinak ezarritako zentsurea aztertuko dogu, izan be, zentsura horrek artista atzerritarrei be eragiten deutse.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Karabela portugaldarragaz ez ibili olgetan

Oscar Dominguez 2008-07-09 10:25   Begi betegarri

Hautaproben ezohiko azterketak hasiko ditue gaur Euskal Herriko Unibersidadean 1.171 ikaslek

Bizkaie! 2008-07-09 10:16

Danetara, 1.717 ikaslek hasiko ditue gaur, garagarrilak 9, hautaproben ezohiko azterketak Euskal Herriko Unibersidadean (EHU). Horreetariko 896k (% 52,18) egingo dabe proba euskeraz eta ganerako 821ek (% 47,18) gaztelaniaz. Azterketak hiru egunetan egingo ditue, barikura bitartean.

Tecnaliak 15.000 euro banatuko ditu bere IV. Kazetaritza Sarian

Bizkaie! 2008-07-08 15:54

Sari honen bitartez pizgarri bat eskaini gura jake ikerketearen, barrikuntzearen eta teknologia-garapenaren ezagutzea sustatzen eta zabaltzen daben komunikabideetako profesionalei (prentsa, irratia, telebista eta internet).

Akitania-Euskadi Plataforma Logistikoak Atlantic Logistic Forum-aren webgune barria jarri dau abian

Bizkaie! 2008-07-08 15:43

Atlantic Logistic Forum (ALF) Arku Atlantikoko garraioaren eta logistikearen mugaz gaindiko lehenengo foroa da eta eztabaidak garatzea, interesak alkar trukatzea, akordioak lortzea eta eragiketak eta negozioak bideratzea ditu helburu.