Enpresa eta erakundeentzako Bikain Euskerearen Kalitate Ziurtagiriaren edizino barria martxan da
2010-04-07 11:12 Euskerea berbagaiBikain ziurtagiriaren bitartez, euskereak enpresa edo erakunde batean dauen presentzia, erabileran eta kudeaketan neurtzen da, Bikain Ebaluatzaileen Klubeko kide kualifikatuen eskutik egindako kanpo-ebaluazinoaren bidez.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da honezkero Bikain Euskerearen Kalidade Ziurtagiriaren kanpo-ebaluazinoa arautzeko oinarriak ezartzen dituan eta 2010eko ebaluazino-zerbitzua eskatzeko epea zabaltzen dauen Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuaren Agindua, eta eskaerak aurkezteko epea apirilaren 22an amaituko da, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko iturriek iragarri dabenez.
Bikain ziurtagiriaren bitartez, euskereak enpresa edo erakunde batean dauen presentzia, erabileran eta kudeaketan neurtzen da, Bikain Ebaluatzaileen Klubeko kide kualifikatuen eskutik egindako kanpo-ebaluazinoaren bidez. Edozein erakundek eskuratzeko modukoa da ziurtagiria, bai maila apala dabenek, bai maila jasoa dabenek, hain zuzen.
Bikain ziurtagiria Eusko Jaurlaritzaren eta Euskalit Fundazinoaren alkarlanaren emoitzea da, Confebask, SEA, Cebek, Adegi eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazinoaren atxikimenduagaz, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiru foru aldundiena, Euskaltzaindiarena eta Eudelena be.
Ziurtagiriaren sustatzaileen arabera, jarduera edo negozio batean hizkuntza bat txertatzeko aukerea erakunde bakotxak hartzen dauen aukerea da, eta enpresak edo erakundeak dira euskerea zenbateraino integretan daben beren lan-sisteman erabagiten dabenak. Bikain Euskerearen Kalitate Ziurtagiriak ebaluatzen dau zein neurriraino bete dituan erakundeak euskerearen erabilerea, presentzia eta kudeaketea, eta hori guztia modu malgu eta eraginkor batez, ebaluautako erakundeari etenbarik hobetzeko aukerea emonaz.
Bikain Euskerearen Kalitate Ziurtagiria eskuratzeko kanpo-ebaluazinoaren zerbitzu hau eskatu ahal izango dabe erakunde publiko eta pribatuek, negozio-unitateek eta entidade handietako lan-zentroek, beren jarduerea EAEn egiten badabe.
Erakundeak lortutako garapen-mailearen arabera, BIKAIN ziurtagiria Baltza, Zilarra edo Urrea izan daiteke. Ziurtagiria euskerea neurri batean edo bestean erabilten daben enpresa guztiek eskuratu leikie.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!