Bilboko Udal Musika Eskoleak lutheria tailerra eskainiko dau Roberto Jardón irakaslearen eskutik
2010-04-08 12:10 MusikeaAurten, barrikuntza batzuk sartu ditu Roberto Jardónek, berbarako, dendrologia. Honegaz egurrak edo zurak dituan eraztunen arabera instrumentuen fabrikazino data jakiten ikasiko da.
BilbaoMusikaren barruan eta Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpe dagoan Bilboko Udal Musika Eskola erakunde autonomoak, igazko deialdian izandako arrakastea ikusirik, Formazino Tailerren edizino honetan, Roberto Jardón luthierra ekarriko dau. Roberto Jardón (Aviles, 1969) gazte artisaua Espainian dagozan ia berrogeita hamar luthierren artean dago. Oviedoko Unibersidadean Filosofia ikasketak egiten egoan bitartean ikasi eban ofizio hau Pavel Schultz maisuagaz. 2002an erabagi eban luthergintzan jardutea bete-betean eta jaioterrian bere lantegia zabaldu eban. Bertan egiten ditu arku-instrumentuen eraikuntza eta mantenu-lanak, biolin, biolo eta txeloak enkarguz egiteaz gan. Irakasle lanak be egin ditu 'Harizko instrumentuen oinarrizko lutheria' ikasgaia emoten Oviedoko Eduardo Martínez Torner Goi Kontserbatorioan, 2001etik –ikasgaia sortu zanetik- 2008ra.
Tailer hau, eskolan emon diran edukiakazko prestakuntzea hobetzeko ideiagaz eskaintzen da eta kasu honetan igurtzi edo laztantzen diran harizko instrumentuei buruzkoa izango da eta apirilaren 24an eta maiatzaren 8an eta 15ean (zapatuetan) emongo da. Danetara, 21 ordu emongo dira goizeko ordutegian eta matrikulea 75 euro pagau behar da.
Musikariek bere musika tresnagazko ikuspegi teknikoago bat izan daien antolatu da ikastaro hau eta interesa dauen edozeinentzat zein beste eskoletako irakasle eta ikasleentzat be zabalik dago. Ez da behar gaian aurrez ezagutzarik izatea eta ikastaroa BilbaoMusikako egoitzan, Bilboko Sorkunde kaleko 8an emongo da.
Oraingo honetan saio bakotxa luthiergintzearen arlo berezi bati eskainiko jako. Lehenengo zapatuan (apirilak 24), instrumentuen egitureari eskainiko jako, arbolatik hasi eta hariak jarri arteko prozesuari. Bigarren zapatuan, maiatzaren 8an, biolinen, biola eta txeloen garbiketa eta mantenuari buruzko guztia ikasi ahal izango dabe ikasleek. Eta azkenik, maiatzaren 15ean, instrumentuen alderdi desbardinei buruzko oinarrizko ezagutzaren ingurukoa izango da. Gainera aurten, barrikuntza batzuk sartu ditu Roberto Jardónek, berbarako, dendrologia. Honegaz egurrak edo zurak dituan eraztunen arabera instrumentuen fabrikazino data jakiten ikasiko da.
Informazino gehiago: www.bilbaomusika.net
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!