Bilboko 350 ikaslek parte hartu dabe 'Slow Food eta Udal Merkatuak' hezkuntza-zirkuituan

Bizkaie! 2010-04-08 18:26   Jan edanak

Ikasleei Slow-Food Convivium Bilbao-Bizkaia alkartearen filosofian oinarritutako nutrizino eta kontsumo-ohiturak irakastea izan da programearen helburu nagusia, elikadura garbia, osasuntsua eta bidezkoa egiten lagun leikien ezaguera eta ohitura osasungarrien mesedetan.

Bilboko ikastetxe desbardinetako 349 ikaslek parte hartu dabe Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailaren menpeko Kontsumitzailearen Informazinorako Udal Bulegoak (KUIB) eta Slow-Food Convivium Bilbao-Bizkaia alkarteak antolatutako 'Slow Food eta Udal Merkatuak' hezkuntza-ibilbidean.

Ekimena 2009ko zemendian eta abenduan eta 2010eko urtarrilean egin da bederatzi ikastetxetan: Muxika, Garcia Rivero, Cervantes Ikastetxea, San Inazio Ikastetxea, Intxisu Ikastola, Deustuko Ikastola, Deustu Ikastetxea, Felix Serrano Ikastetxea eta Francisco de Goya. Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako neska-mutilek parte hartu dabe.

Danetara, 15 ibilbide egin dira: 13 euskeraz eta bi gaztelaniaz. Lau zirkuitu Erriberako Merkatuan egin dira, hiru San Inazio eta Deustukoan, bi Zabalgune eta Labayru kalekoan, eta bat Otxarkoagakoan. Gainera, ekimenagaz bat egin daben Slow-Food Convivium Bilbao-Bizkaia alkarteko bederatzi sukaldarik askari osasungarri, gozo eta orekatua preparetan irakatsi deutsee neska-mutil partaideei.

Ikasleei Slow-Food Convivium Bilbao-Bizkaia alkartearen filosofian oinarritutako nutrizino eta kontsumo-ohiturak irakastea izan da programearen helburu nagusia, elikadura garbia, osasuntsua eta bidezkoa egiten lagun leikien ezaguera eta ohitura osasungarrien mesedetan.

Ibilbideak ikastetxeetatik hurren dagozan udal merkatuetan antolatu dira. Ikasleek elikadura-piramidearen eskemeari jarraituz bisitau zituen merkatuetako saltokiak, eta jarduera praktiko moduan, errezeta erraz bat presparau eben.

Programa honen bitartez, eguneroko egoerei buruzko gogoetea eta azterketea bultzatu nahi izan dira, ikasleakan ohitura eta jokabide osasungarrien aldeko jarrerak eta balore positiboak garatzeko asmoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu