Harrapazank programearen tailer musikalak apirilaren 12an hasiko dira
2010-04-09 11:52 MusikeaApirilaren 12tik 15era, Bilborock Aretoan Euskera Sailaren Harrapazank egitarau kulturalaren tailer musikalak hasiko dira. 12 eta 18 urte bitarteko gaztetxuei zuzendutako ekimena da hau. Bertan Betagarri, Kauta, Seiren, Lor, Gose, Kokein eta Hesian taldeen musikariek parte hartuko dabe.
Apirilaren 12tik 15era, Bilborock Aretoan Euskera Sailaren Harrapazank egitarau kulturalaren tailer musikalak hasiko dira. 12 eta 18 urte bitarteko gaztetxuei zuzendutako ekimena da hau. Bertan Betagarri, Kauta, Seiren, Lor, Gose, Kokein eta Hesian taldeen musikariek parte hartuko dabe.
'Harrapazank' programak gure hizkuntzea, irakaskuntzatik kanpoko eremuetan, eguneroko hartu-emonetarako hizkuntzea izatea lortu nahi dau Bilboko gazteen artean, eta, era berean, euskerearen erabilerea sustatzea dau helburu bai eta gazteentzako kultur eskaintzea handitzea be.
Jozank
Lehenengo edizinoaren arrakastearen ondoren, 'Harrapazank' barruan egonkortzen dagoan 'Jozank' ekimenaren barruan dagoz ikastaro musikal interesgarri honeek. Aurten Bilboko gazteen eretxia kontuan hartu da tailerrak emongo dituen musikarien zerrendea osotzeko. Sarrerea dobanekoa izango da.
Euskal musikari ezagunek euren esperientzia eta hasierako pausuak kontauko ditue eta Jabi Onaindia irrati esatariak, moderatzaile lanean, musikariak alkarrizketatuko ditu. Lau saioz osoturiko topaketa honeetan lau teknika musikalen gaineko ezagutzak landuko dira: abestien sorkuntzea, bateria, ahotsa, kitarra eta baxua. Tailer guztietan musikari parte-hartzailei buruzko aurkezpen multimedia bat proiektauko da; musikari bakotxak erakustaldi labur bat egin eta publikoaren galderak erantzungo ditue euren esperientziari, ibilbideari eta erabilten dituen teknikei buruz.
• Abesti sorkuntzea. Apirilaren 12an, 19:30ean. Lander Irazola (Lor), Inés Osinaga (Gose) eta Onintze García (Seiren).
• Ahotsa eta hitzak. Apirilaren 13an, 19:30ean. Iñaki Ortiz de Villalva (Betagarri) eta Fran Urias (Hesian).
• Baketen indarra. Apirilaren 14an, 19:30ean. Iker Uriarte (Betagarri) eta Aritz Lete (Kokein).
• Baxua, kantuaren oinarri erritmikoa. Apirilaren 15ean, 19:30ean. Adrian Elustondo (Kauta) eta Joanes Ederra (Seiren).
Azken buruan, 'Jozank' Esne Beltza eta Lain taldeen kontzertuagaz osotuko da. Emonaldia Bilborock Aretoan izango da apirilaren 30ean, barikuan, 20:00etan. Sarrerak Bilborocken eta BBK-ren orotariko kutxazainetan, telefono bidez eta Interneten egongo dira salgai 6 euroan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!