Unhe Trio taldeak Solasaldi izeneko lehenengo lana plazaratu dau

Bizkaie! 2010-04-07 15:34   Musikea

Juan Aizpurua, Josu Aiarzabuena eta Iñigo Peña musikariek osotzen dabe orain 12 urte boskote moduan sortu baina orain hirukotea dan Unhe Trio taldea. Holan definidu dabe lan barria: 'ez jaku gustetan etiketak jartea eta gure lanetan jazz estiloa agirian egon arren, beste hainbat joera barri be entzun daitekez, gure jazz-a nahiko pertsonala dalako'.

Juan Aizpurua, Josu Aiarzabuena eta Iñigo Peña musikariek osotzen dabe orain 12 urte boskote moduan sortu baina orain hirukotea dan Unhe Trio taldea. Aizpuruak bibrafonoa joten dau, Aiarzabuenak tronpetea eta, Peñak, kantak sortzeaz gan, pianoa be joten dau. 'Instrumentazinoa nahiko berezia da', azaldu dau Peñak gaur Bilbon 'Solasaldi' izeneko lehenengo diskoa (hirukote legez argitaratzen daben lehenengoa da, taldea sortu zanetik argitaratzen daben hirugarrena da eta).

'Ez jaku gustetan etiketak jartea eta gure lanetan jazz estiloa agirian egon arren, beste hainbat joera barri be entzun daitekez, gure jazz-a nahiko pertsonala dalako'. Gauzak holan dirala, diskoan batutako bederatzi kanta horreen artean 'intimistak, koloretsuak, baladak...' dagoz, 'erritmo desbardinetako lanak baina beti be gure nortasuna erakusten dabenak'.

Publiko aurrean orain arte eskainitako kontzertuetan jasotako erantzunagaz pozik agertu dira taldekideak baina, egungo krisi-testuingurua dala eta, 'gero eta gatxagoa da Euskal Herrian kontzertuak eskaintzea'. Horregaitik, leitekeana da uda honetan Europa aldean jotea etxean baino gehiago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu