AC/DCren Bilboko kontzerturako sarrerak, apirilaren 22an salgai

Bizkaie! 2010-04-09 14:53   Musikea

Ticketmaster sarrera-salmenta sarearen webgunean agiri danez, apirilaren 22an, goizeko 10:00etatik aurrera egongo dira eskuragarri Angus Young eta bere taldea zuzenean ikusteko sarrerak, 65 euroren truke (+ banaketa gastuak).

Bagilaren 28an, astelehenean, Bilbon, Athletic taldearen zelaian, San Mamesen AC/DC taldeak emongo dauen kontzerturako sarrerak apirilaren 22an jarriko ditue salgai goizeko 10:00etan.

Ticketmaster sarrera-salmenta sarearen webgunean agiri danez, apirilaren 22an, goizeko 10:00etatik aurrera egongo dira eskuragarri Angus Young eta bere taldea zuzenean ikusteko sarrerak, 65 euroren truke (+ banaketa gastuak). Last Tour International enpreseak, kontzertuaren antolatzaileak, ez dau oraindino gaiari buruz ezer esan baina Ticketmaster sarrerak saltzeko bide ofizialetako bat izango danez, ofizialtzat emon daiteke albistea.

Aste Santuaren aurretik antolatzaileek iragarri eben sarreren erdia, 20.000 gitxi gorabehera, San Mameseko txarteldegian jarriko dituela salgai; ganerakoak, barriz, Internet eta telefono bidez egongo dira eskuragarri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu