Euskerearen Herri Hizkeren Atlasa-ren I. eta II. Liburukiak aurkeztuko ditu Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2010-04-28 12:24   Euskerea berbagai

Hizkuntzaren ahozko aldaera desbardinak mapetan agirian emoteko egiten dira hizkuntza atlasak. Beraz, Euskerearen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskerearen aldaerak mapetan jasotea dau helburu. Euskaltzaindiak 1983an onartu eban egitasmo hau.

Datorren barikuan, apirilaren 30ean, Euskerearen Herri Hizkeren Atlasa-ren I. eta II. liburukiak aurkeztuko ditu Euskaltzaindiak. Bi liburukiak Euskadiko Kutxaren babesaz argitaratu ditu Akademiak.

Hizkuntzaren ahozko aldaera desbardinak mapetan agirian emoteko egiten dira hizkuntza atlasak. Beraz, Euskerearen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskerearen aldaerak mapetan jasotea dau helburu. Euskaltzaindiak 1983an onartu eban egitasmo hau.

Galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu ondoren, 1987an hasi zan Euskaltzaindia inkestak egiten. Danetara, 145 herri aukeratu zituen galdeketarako:

- Euskal Autonomia Erkidegoan: Araban herri 1, Bizkaian 36 eta Gipuzkoan be 36.
- Nafarroako Foru Erkidegoan: 27 herri.
- Iparralden: Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12.

Inkesta-leku bakotxean 2.857 itaun egin ziran: 2.163 lexikoaz, 595 morfologiaz, 62 sintaxiaz eta 37 fonetika sintaktikoaz. Gorago esandako moduan, 145 herri horreetan eginiko inkestakaz 2.400 zinta grabau ziran. Euskaltzaindiak batuta dituan grabazinoak 4.000 ordutik gora dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu