Euskal arrantzea Europan erakusgai
2010-04-26 14:20 Euskaldunak munduanEuropean Seafood Exhibition azokearen 18. edizinoa egingo da Bruselako (Belgika) Parc des Expositons deituriko azoka-esparruan apirilaren 27tik 29ra bitartean, eta han izango dira arrainaren eta produktu eratorrien sektoreko zortzi euskal enpresa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren babesagaz.
European Seafood Exhibition azokearen 18. edizinoa egingo da Bruselako (Belgika) Parc des Expositons deituriko azoka-esparruan apirilaren 27tik 29ra bitartean, eta han izango dira arrainaren eta produktu eratorrien sektoreko zortzi euskal enpresa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren babesagaz.
Euskadiren pabilioian arrain freskoak, izoztuak, preparautako jatekoak janariak eta kontserbak komertzializetan dituen enpresak izango dira. Eusko Jaurlaritzearen partaidetzea Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) elikagaien industriako produktuak nazinoarteko merkaduetan sustatzeko planaren barruan dago.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko iturriek jakinarazo dabenez, azokako hiru egunetan, parte hartuko daben enpresen produktuak dastatzera emongo dira; menua Artxandako ostalaritza eskolako sukaldariek preparauko dabe.
'Euskal kostaldeak eskaintzen deuskuzan baliabide naturalei esker, espezien ugaritasuna eta kalidadea ezaugarri dabenak, arrantza-industriak leku garrantzitsua izatea lortu dau Euskal Herriko ekonomian eta bere produktuak munduko merkadu nagusietan saltzen ditu. Euskal flota edo ontziteria ondoren aitatzen diran ezaugarriakaitik da ezaguna: arrantzan egiteko baliabide tradizionalak erabilteagaitik, itsasoko ekosistemea errespeteteagaitik eta espezieak iraunarazoten laguntzeagaitik', azaldu dabe iturri ofizialek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!