Leioako XI. Umore Azokeak 49 ikuskizun eskainiko ditu maiatzaren 20tik 23ra

Bizkaie! 2010-04-28 14:14   Kulturea

Umore Azoka-Leioako Kaleko Artisten XI. Azokeak Euskal Herriko zein mundu osotik etorritako artistei euren azken sorkuntzak publiko orokorrari zein profesionalei ezagutzeko aukerea eskainiko deutse. Danetara, Euskal Herritik 10 konpainia, Estadu espainoletik 26 eta nazinoartetik 13k parte hartuko dabe aurtengo egitarauan.

Umore Azoka-Leioako Kaleko Artisten XI. Azokeak Euskal Herriko zein mundu osotik etorritako artistei euren azken sorkuntzak publiko orokorrari zein profesionalei ezagutzeko aukerea eskainiko deutse. Danetara, Euskal Herritik hamar konpainia, Estadu espainoletik hogeita sei eta nazinoartetik beste hamahiruk parte hartuko dabe aurtengo egitarauan.

Antolatzaileek 425 ikuskizun-proposamen jaso ditue, horreetatik 49 konpainien 50 ikuskizun aukeratuz. Horreetatik, 19 erabateko estreinaldiak dira, eta beste sei, barriz, Estadu espainolean lehenengoz ikusiko dira. Gainera, Umore Azokeak horreetako lauren produkzinoan lagundu dau.

Umore Azoka-Leioako Kaleko Artisten Azokeak aurkeztuko dituan estreinaldiei jagokenez, sei euskal taldeenak, Estadu espainoletik beste hamaika eta atzerritik etorriko diran bik lehenengoz eskainiko ditue euren azken ikuskizunak. Bestalde, Estadu espainolean sekula ikusi ez diran sei produkzino izango dira, horreetako bat Baleareetako konpainia batek sortutakoa.


Ames, ilusino eta pasinoz beteriko hitzordua

Umore Azoka-Leioako Kaleko Artisten Azokea, Leioako Udaleko Kultura Sailak antolatzen dau, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Kultura Ministerioaren laguntzinoagaz. Leioak, lau egunez, antzerkiagaz batera biziteko aukera parebakoa eskaintzen dau; Hartu-emonak sortzeko, ideiak alkartrukatzeko, lanak erakusteko eta emonaldiak kontratetako aukerea, antzerkia eguneko hogeita lau orduetan bizi ahal izateko foroa.

Kaleko antzerkia ardatz dala, Umore Azokeak urterik urte Euskadiko, Estaduko eta atzerriko konpainia garrantzitsuak ekarten ditu gurera, obra ugari estreinatuz eta, aldi berean, artista barriei euren lanak erakusteko aukerea emonez.

Umore Azoka - Leioako Kaleko Artisten Azokeak fresko irauten dau, beteranotasunaren eta gaztetasunaren nahasteari esker. Leioako Kaleko Artisten Azokea, COFAE - Estadu Espainoleko Arte Eszenikoen Ferien Koordinakundearen kide da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu