'Dinosauro Parkea' Getxon, udalerrira bisitariak erakarteko eta bertoko merkataritza eta ostalaritzearen jarduerea sustatzeko apostua

Bizkaie! 2010-04-28 18:33

Maiatzaren 1etik urriaren 31ra, Getxon, Areetako Txurruka moilan 'Getxo Dinosauro Parkea' ikusi ahal izango da. Erakusketa tematikoa aro Kretazikoan eta Jurasikoan, hau da, dinosauroen urrezko garaian bizi ziran izaki ikusgarrienetako batzuen tamaina errealeko 16 erreprodukzinoz osotutakoa da.

Maiatzaren 1etik urriaren 31ra, Getxon, Areetako Txurruka moilan 'Getxo Dinosauro Parkea' ikusi ahal izango da. Erakusketa tematikoa aro Kretazikoan eta Jurasikoan, hau da, dinosauroen urrezko garaian bizi ziran izaki ikusgarrienetako batzuen tamaina errealeko 16 erreprodukzinoz osotutakoa da.

Alkateak, Imanol Landak, esan dauenez, 'izugarrizko erakusketa hau Udalaren beste apustu bat da Getxora bisitariak erakarteko eta, era horretan, merkataritza eta ostalaritzearen jarduerea sustatzeko, besteak beste, udalerriko eskaintza turistikoa aberasteko'. Ekimen hau udalerriko Merkataritza Mahaian -Udalaren eta sektore pribatuaren ordezkariek osotuta- adostu eben eta helburua da bisitarien zein bertoko biztanleen gastua berton geratu daitela.

'Dinosauro Parkea' erakusketa aitzindaria da. Piezek itxura izugarri errealak eta zehetasun handiko egiturak ditue. Azken horreek pigmentu naturalez eskuz margotuta lortu dira. Teknologia barriak eta eskulangintza teknikak buztarturik, Europako dinosauro erreprodukzinoen bilduma nagusienetako bat lortu da.

Helduentzako zein umeentzako jarduera ezin hobea da erakusketea, izan be, dinosauroek eragiten daben lilureak ez dauka adinik. Era berean, ekimenaren balio ludikoari eta didaktikoari esker, 'Dinosauro Parkea' oso erakargarria da, ez bakarrik zaleentzako, baita dinosauroen mundua lehenengo aldiz ezagutu nahi dabenentzako be.

Erakusketea zabalik egongo da maiatzaren 1etik urriaren 31ra arte, goizez, 11:00etatik 14:00ak arte eta arratsaldez, barriz, 14:00etatik 20:00ak arte. Sarrerearen prezioak honako honeek izango dira: nagusientzat 3 €; umeentzat 2 €; eta 20 kide baino gehiagoko taldeentzat 1,50 € pertsonako.


Konbidapenak Getxoberrigaz

Getxoko alkateak, Imanol Landak, ezagutzera emon dauenez, nahi dauenak doban joan ahal izango dau 'Dinosauro Parkera' Getxoberri udal astekariari esker. 'Hurrengo alean konbidapen bat argitaratuko da, bi pertsonentzat, Parkeko kanpoaldean dagoan txarteldegian sarrera biren truke aldatu ahal izango dana. Getxoberrik 30.000 ale kaleratzen dituanez, 60.000 konbidapen banatuko dira. Esperientzia honek erantzun ona jasoten badau, -esan dau Landak-, akaso, etorkizunean, gauza bera errepetiduko dogu'.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu