Oh Eun-Sun korearrak Annapurnako tontorra zapaldu dau

Bizkaie! 2010-04-27 14:22

Annapurna zan falta jakon bakarra eta, beraz, zortzi mila metrotik gorako 14 mendiak igon dituan munduko lehenengo emakumea da (Dudak argitzea falta dan arren).

Annapurna zan falta jakon bakarra eta, beraz, zortzi mila metrotik gorako 14 mendiak igon dituan munduko lehenengo emakumea da eta honenbestez, Edurne Pasaban tolosarrari aurrea hartu deutso. Hori bai, azken aldion zabaldutako barrien arabera, korearrak Kangchenjungara igaz egindako igoerearen harian, tontorra zapaldu ete eban dudak dagoz eta, beraz, ikusteko dago Edurne Pasaban eta Oh Eun-Sun-en arteko burrukan, azkenean zer pasetan dan.

Euskal Herrian goizeko hamaikak eta laurenak ziranean zapaldu dau Oh Eun-Sun 44 urteko mendizale korearrak Annapurnako tontorra, oinarrizko kanpalekutik abiatu eta 13 ordura, hain zuzen. Holan jakinarazo dau Yonhap agentziak, eta Hego Koreako KBS telebistak zuzenean emon ditu igoerearen azken zortzi orduak.

Edurne Pasaban tolosarrari Shisha Pangma baino ez jako falta 14 zortzimilakoen marka hori lortzeko. Honezkero, oinarrizko kanpalekuan da eta datozen egunotan egingo dabe lehenengo saiakerea.


Oh Eun-Sun-en ibilbidea

* 1997 Gasherbrum II (Garagarrilak 17)
* 2004 Everest (Maiatzak 20)
* 2006 Shisha Pangma (Urriak 13)
* 2007 Cho Oyu (Maiatzak 8)
* 2007 K2 (Garagarrilak 20)
* 2008 Makalu (Maiatzak 13)
* 2008 Lhotse (Maiatzak 26)
* 2008 Broad Peak (Garagarrilak 31)
* 2008 Manaslu (Urriak 12, 152 egunetan 4 tontor zapalduz)
* 2009 Kangchenjunga (Maiatzak 6) ???
* 2009 Dhaulagiri (Maiatzak 21)
* 2009 Nanga Parbat (Garagarrilak 10)
* 2009 Gasherbrum I (Abuztuak 3)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu