Irati Jimenezek irabazi dau Beterriko Liburua Saria

Bizkaie! 2010-04-23 15:35   sariak-autortzak

Irabazleari saria emotea baino ez da geratzen orain. Maiatzaren 6an egingo da 2009ko Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aitamena ezagutzera emoteko ekitaldia, Amasako kultur etxean, arratsaldeko 19:30etan. Idazle saritua bertan izango da, eta obra sarituaren larruz enkoadernaturiko ale bat jasoko dau.

111 Akademiako akademiakideek Irati Jimenezek idatzi eta Elkar argitaletxeak plazaratutako 'Nora ez dakizun hori' eleberria aukeratu dabe 2009ko Beterriko Liburu. Hiru botazino txandetan garatu da aukeraketa prozesua, urtarrilean hasi eta apirilaren 22an amaitu dana. Lehenengo txandan, 2009an gogokoen izan eben liburuaren alde botoa emoteko eskatu jaken 150 akademiakideei, eta lehen txanda haretan Beterriko Liburu izentetako behar zan botoen % 30 lortu eban obrarik egon ez zanez, akademiak ohiko prozedurea jarraitu eta beste bi botazino txanda egin zituan.

Hirugarren eta azken txandan, Irati Jimenezen 'Nora ez dakizun hori' eta Aingeru Epaltzaren 'Izan bainintzen Nafarroako errege' izan ziran bi finalistak, eta Jimenezen eleberriak jaso dau boto gehien; idazle mundakarraren lanak hemeretzi botoko aldea atara deutso Aingeru Epaltzaren nobeleari. Aurreko bi txandetan be 'Nora ez dakizun hori' izan zan boto gehien jaso ebana.

Irabazleari saria emotea baino ez da geratzen orain. Maiatzaren 6an egingo da 2009ko Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aitamena ezagutzera emoteko ekitaldia, Amasako kultur etxean, arratsaldeko 19:30etan. Idazle saritua bertan izango da, eta obra sarituaren larruz enkoadernaturiko ale bat jasoko dau.


Magia eta fantasia

Mundu fantastiko batera daroa irakurlea Irati Jimenezek 'Nora ez dakizun hori' eleberrian. Maitasun ezinezkoak eta kasualidade gertagatxak, likantropoak eta banpiroak, arimea erosten daben aingeruak, ama hil ostean jaiotako umeak, magoak, bidaiak, ipuinak… Hasiera batean arrotza dirudien mundu horretatarako bidaia modu samur eta goxoan egingo dau irakurleak, une oro magia eta lilura alboan dituala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu