The men who stare at goats

Karolina Almagia 2010-04-23 15:08   Zinema kritikak

Pelikula honek ez baitauka ez hankarik ez bururik. Ez umore absurdorik, ezta Coen anaien aztarnarik be. Era berean, interpretazinoak ez dagoz aurreikusitako mailan, eta begibistan da aktoreen zuzendaritzeak huts egiten dauela. Eta ez da hori huts egiten dauen bakarra. Gidoia oso eskasa da.

- Karteldegian: Los hombres que miraban fijamente a las cabras.
- Zuzendaria: Grant Heslov.
- Gidoigilea: Pepter Straughan (Jon Ronson-en eleberrian oinarrituta).
- Herrialdea: AEB.
- Antzezleak: George Clooney, Ewan McGregor, Kevin Spacey, Jeff Bridges, Robert Patrick, Rebecca Mader, Stephen Lang, Stephen Root, Nick Offerman, Tim Griffin eta Waleed F. Zuaiter.
- Argazkia: Robert Wlswit.
- Produktoreak: Overture Films / BBC Films / Smoke House.
- Generoa: komedia
- Iraupena: 93 minutu.

Ikusi aurretik, itxura ona hartu neutsan 'The Men Who Star at Goats' filmari. Irakeko gerran, erreportero batek Estadu Batuetako Armadak soldadu sikikoak erabilten dituala deskubriduten dau; hau da, soldadu horreek, indar fisikoaren ordez, buruaren ahalmena erabilten dabe burrukatzeko. Ideia benetan ona komedia burubako bat egiteko. Gainera, goi-mailako errepartoagaz etorren filma: Evwan Mc Gregor, Goorge Clooney, Jeff Bridges… Ezin eskatu gehiago. Hau guztiau gitxi izango balitz, Clooney-ren inplikazinoa egitasmo honetan bibrazino onak emoten zituan, bere aurreko produkzinoak kontuan hartzekoak izan diralako. Are gehiago, Estadu Batuetatik heltzen ziran kronika eta kritiketan Coen anaien izena agertzen zan, filma eta umorearen estiloa deskribiduteko orduan.

Desengainu eta desilusino galanta. Pelikula honek ez baitauka ez hankarik ez bururik. Ez umore absurdorik, ezta Coen anaien aztarnarik be. Era berean, interpretazinoak ez dagoz aurreikusitako mailan, eta begibistan da aktoreen zuzendaritzeak huts egiren dauela. Eta ez da hori huts egiten dauen bakarra. Gidoia oso eskasa da. Barregarria izan nahi dau, baina ez dau helburu hori lortzen inondik inora eta irribarrea izoztuta geratzen jatzu. Gainera, erritmoa falta jako eta apur bat aspergarria egiten da. Txarrena da atzean istorio literario on bat atzemoten dala. Baina egileek ez dabe jakin material hori aprobetxetan eta pertsonaiakazko beharrezkoa dan enpatia guztia ezerezean geratzen da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu