Bilboko Udalak on-line zerbitzuen katalogoa sortu dau

Bizkaie! 2009-01-21 14:53

Katalogo barriari esker, herritarrek Udalak eskaintzen dituan zerbitzu guztietara zuzenean eta erraz sartzeko aukerea izango dabe Udalaren webgunearen bitartez. Zerbitzu barriak www.bilbao.net webgunetik egin daitekezan izapideak errazten ditu.

Bilboko Udaleko Giza Baliabide, Kalidade eta Balioztatzeen Sailak komunikazino erreminta barri bat sortu dau: on-line zerbitzuen katalogoa. Katalogo barriari esker, herritarrek Udalak eskaintzen dituan zerbitzu guztietara zuzenean eta erraz sartzeko aukerea izango dabe Udalaren webgunearen bitartez. Zerbitzu barriak www.bilbao.net webgunetik egin daitekezan izapideak errazten ditu.

Produktu barriaren helburua herritarrek informazinoa modu homogeneoan eskuratu ahal izatea da. Zerbitzu guztiek egitura berbera izango dabe eta herritarrek gehien interesetan jaken informazinoa zuzenean jaso ahal izango dabe.

Zerbitzu katalogoak bilaketea erraztuko dau eta Udalak eskaintzen dituan zerbitzuak erabiltzaileei aurkezteko baliabide aproposa izango da. Izan be, erreminta barri horrek eskaintzen diran zerbitzu guztiak behar dan legez ezagutzen ditu.

Informazinoa Bilboko Udalaren webgunearen bitartez eskuratu ahal izango da: www.bilbao.net 'Udal Zerbitzuak' estekan klik egin ondoren, erabiltzailea profilen (profilen arabera antolatutako taldeei eskainitako berenberegiko zerbitzuak) eta bizi-egoerea desbardinen (Udalak eskatzailearen egoera personalaren arabera eskaintzen dituan zerbitzu guztiak) zerrendea jasoten dauen menuan sartuko da. Horrezaz ganera, Udalaren sail bakotxari jagokon zerbitzu katalogoa be topau ahal izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu