Nafarroako 16 udalerri eta bi kontzejuren euskerazko toponimoak onartu ditue

Bizkaie! 2009-01-20 10:02   Euskerea berbagai

Udalerri eta kontzeju horreek izendapen ofizial bakarra gaztelaniaz izan arren, Nafarroako Gobernuak bere izenen euskerazko baliokidetza onartu dau, udalerri eta kontzeju horreetara bialtzen diran testuetan holan ager daiten.

Hezkuntza Sailaren proposamenez, Nafarroako Gobernuak lurraldeko 16 udalerriren eta bi kontzejuren euskerazko toponimoak zehazteko akordioa onartu dau.

Udalerri eta kontzeju horreek izendapen ofizial bakarra gaztelaniaz izan arren, Nafarroako Gobernuak bere izenen euskerazko baliokidetza onartu dau, udalerri eta kontzeju horreetara bialtzen diran testuetan holan ager daiten.

Kontuak kontu, ondoko herrietako euskerazko toponimoak onartu dira: Ancin (Antzin), Ansoain (Antsoain), Aranarache (Aranaratxe), Ayegui (Aiegi), Cirauqui (Zirauki), Eneriz (Eneritz), Guesalaz (Gesalatz), Iza (Itza), Leoz (Leotz), Lizoain (Litzoain), Olite (Erriberri), Oloriz (Oloritz), Oroz-Betelu (Orotz-Betelu), Peralta (Azkoien), Salinas de Oro (Jaitz) eta Zabalza (Zabaltza). Kontzejuei jagokenez, Salinas de Ibargoiti (Getze Ibargoiti) eta Undiano (Undio) dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu