Biosasun, Biba Ardoak eta Basque Beer, Korrikako edari ofizialak

Bizkaie! 2026-02-20 13:51   Euskerea berbagai

Euskal Herriko tabernatan eta online egongo dira salgai.

Olatz Atela, Ane Elordi, Arturo Villanueva eta Eusebio Gaintza. | Ikusi handiago | Argazki originala

Korrikak Biosasun, Biba Ardoak eta Basque Beer dira aurtongo edari. Hainbat tabernatan eta online egongo dira salgai. Bestalde, salmenten zati bat Korrikari emongo deutse.

Biosasun

Nafarroako hegoaldean (Deikaztelun) sortutako markeak olibondoak jorratuz jarri eban martxan proiektua. Hainbat produktu plazaratu ditue, esaterako, hamaika zaporetako konbutxa. Halanda ze, hori izango da Biosasunen ekarpena: Korrika konbutxa, 500ml-ko botilatan eskuragarri.

Eusebio Gaintza produktoreak esan dauanez: gure edari eta konbutxek hamaika onura ditue. Euskal Herri osora zabaltzea da asmoa.

Biba Ardoak

Hirrugaren aldiz, Korrikak bat egin dau Biba Ardoakegaz. Aurton lau ardao eskainiko ditu: zuria, baltz gaztea eta ondu bi. Euskal Herriko hainbat txokotako ardaoa produziduten dau Bibak

Arturo Villanuevak, zuzendari komertzialak, esan dauenez: euskerea eta nekazaritza ekologikoagaz konpromiso handia erakutsi daben mahastizainek produzidu ditue: Bargotako Biurko Gorri mahasti-upategiko Llorens anaiek eta Lakarreko Lezaun anaiek.

Basque Beer

Bertoko hainbat garagardaogile batzen ditu Euskal Garagardoak, halanda ze, lau garagardao-mueta eskainiko ditue: argia, iluna, berezia eta alkoholik bakoa.

Hiru garagardao-lantegi izango dira: Boga (Mungia), Gros (Donostia) eta Býra (Langraitz-Oka).

Olatz Atelak hartu dau berbea Basque Beer markearen izenean: gure lurraldeko garagardaotegi guztiak batzen ditu Basque Beerek. Beraz, bertoko produkzinoa babesten dauen markea da.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu