10. Hitzez eta Ahotsez herri ekimena atondu dabe
2026-03-11 11:06 Euskerea berbagaiEkimen bi atondu ditue, apirilaren 16an eta maiatzaren 15ean.

Urte biko atsedenaren ondoren Hitzez eta Ahotsez herri ekimeneko euskaltzaleek gogotsu heldu deutse 10. edizinoari. Halanda ze, hitzordu bi atondu ditue: apirilaren 16an eta maiatzaren 15ean.
Aurreko urteetan lez, ekimeneko kartela Imanol Larrinaga Larrañagak sortu dau.
Apirilaren 16an, arratsaldeko 19:00retan, Lourdes Iriondo. Ez gera alferrik pasako dokumentala proiektauko dabe Durangoko Zugaza Zineman. Ondoren, berbaldia eskainiko dabe Inge Mendioroz Ibañez zuzendariak eta Idoia Garzes Aldazabal gidoilariak. Hitzez eta Ahotsez alkarteaz gan, Gerediaga Alkarteak be atondu dau. Sarrerea hiru euroren truke izango da.
Maiatzaren 15ean, barriz, irakurraldi girotua egingo dabe Plateruenean. Arratsalde osoan zehar, aurreko edizinoetan erabilitako gaiak errepasauko ditue, musikari, bertsolari, abeslari, antzerkigile, jantzari eta abarrek girotutako irakurraldian. Beraz, hainbat gaiko testuak irakurri ahal izango dira. Betiko lez, irakurri gura dan testua norberak sortua izan daiteke (10. blokean irakurteko) edo norberak aukeratutakoa edo antolakuntzeak proponidutakoa. Ondokoa da irakurraldiaren egiturea:
- 1. blokea: sarri.
- 2. blokea: itsasoa.
- 3. blokea: Durangaldeko idazleak.
- 4. blokea: bidaia.
- 5. blokea: lurra.
- 6. blokea: askatasuna.
- 7. blokea: maitasuna.
- 8. blokea: amesak.
- 9. blokea: umorea.
- 10. blokea: Hitzez eta Ahotsez 10 urtez (sortzaileentzako tartea).
Irakurraldirako izen-emotea edegita dago apirilaren 13ra arte, esteka honetako galdetegia betez.
Hitzez eta Ahotsez
Durangon 2014an hainbat euskaltzalek sortutako herri ekimena da. Helburua: Euskal literaturea sustatzea eta herritarrak euskeraz irakurtzera animatea da. Hitzaldiak, berbaldi dialogikoak, ipuin kontalari saioak, poesia saioak eta jente-aurreko irakurraldi girotuak atontzen ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
