Euskaltzaindiak igaz hildako bost euskaltzain omendu ditu
2026-02-02 08:21 Euskerea berbagaiEuskerearen eta euskal kulturearen alde eginiko ahaleginak gogoratu ditue.
Osoko Bilkurea Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan izan da eta buru izan dira Irune Berasaluze Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza diputadua eta Itxaro Borda euskaltzainburuordea.
Irati G. Rodriguez biola-jotzaileak egin dau sarrerakoa, Benito Lertxundiren Udazken koloretan interpretauta. Ostean, banan-banan irakurri dira igaz hildakoen profilak: Xabier Itzainak irakurri dau Mixel Itzaina euskaltzain ohorezkoaren txostena; Paulo Agirrebaltzategik Joxe Azurmendi ohorezkoarena; Juan Luis Goikoetxeak Iñaki Sarriugarte ohorezkoarena; Jose Ramon Etxebarriak Martxel Ensunza urgazlearena eta Patxi Salaberrik Koldo Artola ohorezkoarena.
Tarteka, musikariak beste pieza batzuk interpretau ditu, hain zuzen, Martxa baten lehen notak (J. Artze / M. Laboa) eta Xalbadorren heriotzean (Xabier Lete).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
