Oesiak eta Deustuko Unibersidadeak IKTen Jardunbide Egokien Katedra abiarazo dabe

Bizkaie! 2009-01-22 10:55

Oesiak, espainiar merkatuko aholkularitza teknologikoko lehenengoetariko multinazionalak, IKTen Jardunbide Egokien lehenengo Katedra jarri dau martxan Deustuko Unibersidadeko ESIDE, Injinerutza Fakultadean, Espainian eratzen dan lehenengoa.

Oesiak, espainiar merkatuko aholkularitza teknologikoko lehenengoetariko multinazionalak, IKTen Jardunbide Egokien lehenengo Katedra jarri dau martxan Deustuko Unibersidadeko ESIDE, Injinerutza Fakultadean, Espainian eratzen dan lehenengoa. Konpainiak jarduera akademikoen eta IKTen arloko ikerketa proiektuak sustatzeko eta garatzeko politikea sendotu nahi dau. Deustun egindako aurkezpen ekitaldian izan dira Unibersidadeko erretore Jaime Oraá eta Oesiako presidente exekutibo Abel Linares.

Abel Linares Oesíako presidente exekutiboaren eretxiz, 'unibersitatean sortu izanak markau ditu gure pausuak konpainiaren negozio arloetan, eta prestakuntza arloan lankidetza hitzarmen ugari doguz espainiar eta latinoamerikar unibersidadeakaz. Prestakuntzako lankidetza horreen artean master eta mintegi espezializatuen kudeaketea azpimarratu behar dogu, bai profesionalentzat eta bai tituludun barrientzat. Oesíak apustu sendoa egin dau prestakuntzan, eta enpresearen eta unibersidadearen arteko hartu-emonak bideratzeko irakaskuntza zerbitzuan kalidadezko berme moduan identifika gaiezala lortu dogu'.

'Deustuko Unibersidadearen ezaugarria izan da -Jaime Oraá erretorearen berbetan- barritzaile izatea eta gizartearen garapenaren alde oro har eta enpresen alde egin dauen ekarpena, prestakuntza eta jakintzaren transferentzian egin dituan jardueretako lankidetza estuaren bidez. Euren sektoreetan erreferente diran bi erakunde honeen ekimenak IKTen jardunbide egokiak hobetzen modu esanguratsuan lagunduko dau eta, ondorioz, jardunbideok apliketeak pertsonakan eta erakundeakan dituen emoitzetan eragingo dau'.


IKTen Jardunbide Egokien lehenengo Katedra Espainian

Katedra hiru urterako eratu da eta erreferentzia markoa izan nahi dau IKTen Jardunbide Egokien arloan sustatzen eta garatzen diran prestakuntza, ikerketa eta zabalkunde zereginetan.

IKTen Jardunbide Egokien Katedraren helburu estrategikoen artean honakoak azpimarra daitekez:

- Sektorearen behatokia eratzea.
- Profesionalen, enpresen eta erakundeen jakintza bateratzea, mundu akademikoaren, enpresa munduaren, erakundeen eta erabiltzaileen jardueren eta interesen arteko loturea izan daiten.
- Lankidetza hitzarmenak egitea sektorean erreferente diran enpresakaz, sortutako emoitzen transferentziarako.
- Nazinoarte mailan erreferentea dan prestakuntza programea izatea.
- IKTen Jardunbide Egokiko sektoreko teknikari eta espezialisten etenbako prestakuntzea sustatzea.
- IKTen Jardunbide Egokien zabalkundea egitea ikasle eta erabiltzaileen artean.
- Enpresa eta erakundeen parte hartzea sustatzea programautako ekitaldietan.

Jardunbide Egokien Katedrak prestakuntza eta zabalkundeko hainbat jarduera preparauko ditu: IKTen Jardunbide Egokien Masterra, mintegiak, mahai-inguruak eta hitzaldi zikloak, irakaskuntza eta enpresa mundua, profesionalak eta araudia bateratuko dituan ikuspegi zabal batetik.

Oesía aholkularitza eta zerbitzuetako multinazional bat da, informazinoaren teknologietan, defentsarako elektronikan eta negozio prozesuen outsourcing dalakoan espezializatua. Goi mailako kualifikazinoa daben 3.000 profesional baino gehiago ditu eta Espainian, AEBetan, Portugalen, Kolonbian, Brasilen, Mexikon, Argentinan edo Arabiar Emirerri Batuetan lan egiten dau. Defentsan, telekomunikazinoetan eta energian, banku eta aseguruetan, osasun arloan edo administrazino publikoan dihardu eta Espainiako 2. enpresa teknologikoa da, eta gaztelania bere aktibo nagusia dauen mundu mailako alternatiba teknologikoa izan nahi dau. Akzinodun nagusien artean, Espainiako aurrezki kutxa ospetsuak dagoz: Caja Castilla la Mancha, Cajasol, Caja Granada, Caja Inmaculada eta Caja de Burgos. 2007an, Oesíak 185,7 miloeko negozio-bolumen finkatua izan eban, eta 26,2 miloeko EBITDA.

Deustuko Unibersidadeko ESIDe-Ingjinerutza Fakultadeak Informatika, Telematika, Ikus-entzunezko Sistema, Industria Elektronika, Industria Teknologia eta Industria Antolaketako Injinerutzako ikasketak eskaintzen ditu eta 2000 ikasle baino gehiago ditu. Prestakuntzako eskaintza honen osogarri, masterrak eta etenbako prestakuntzea ditu Softwarearen Injinerutzan, Segurtasunean, IKTen Jardunbide Egokietan, Ingurumenaren Injinerutzan, etab. Gainera, Zentro Teknologiko bat be badauka, Deustech, hainbat enpresagaz lotura mantentzen dauen I+G+B arloa garatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu