Euskal prentsa eta euskalkiei buruzkoak dira 'Euskerea Mintzagai' liburu bildumearen bi ale barriak

Bizkaie! 2009-01-22 16:34   Euskerea berbagai

'Euskerea Mintzagai' bildumeak euskerea dau mintzagai eta aztergai, eta helburu hori dauka bildumeak, hau da, euskerearen azken mendeetako bilakaera historikoa aztertu eta modu dibulgatiboan eskaintzea.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak, Labayru ikastegiagaz eta Udako Euskal Unibersidadeagaz (UEU) alkarlanean, 'Euskerea Mintzagai' liburu bildumearen bi ale barri argitaratu ditu: 'Euskal Herriko prentsa XVIII. mendetik 1945era' eta 'Euskerea eta euskalkiak'.

2007. urtearen amaieran sortu eta jarri zan abian 'Euskerea Mintzagai' bildumea. Bildumako lehen bi liburuxkak argitaratu ziran orduan: 'Euskerearen geografia historikoa' eta 'Ahozko hitzetatik idatzietara'. Orain beste bi plazaratu dira: bildumako hirugarren zenbakia, 'Euskal Herriko prentsa XVIII. mendetik 1945era' izenburukoa eta laugarrena, 'Euskerea eta euskalkiak'.

'Euskerea Mintzagai' bildumeak euskerea dau mintzagai eta aztergai, eta helburu hori dauka bildumeak, hau da, euskerearen azken mendeetako bilakaera historikoa aztertu eta modu dibulgatiboan eskaintzea.

Dibulgazinoa be bada bildumearen beste helburuetako bat, eta hortik datoz bere ezaugarriak (testu irakurterrazak, argazki, mapa, grafiko eta irudiz osoturikoak), hartzaileak (ikasle-irakasleak, gazteak, euskerearen inguruko gaietan interesa daben guztiak) eta zabalkundea (ikastetxeak, euskaltegiak, liburutegiak, web ataria).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu