Hutsik geratu da aurtengo Agustin Zubikarai saria

Bizkaie! 2009-01-23 09:51   Kulturea

Hutsik geratu da aurten Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen daben Agustin Zubikarai nobela laburrentzako lehiaketea, aurkeztu diran lanek saria irabazteko kalidaderik ez ebela erabagi baitau epaimahaiak.

Hutsik geratu da aurten Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen daben Augustin Zubikarai nobela laburrentzako lehiaketea, aurkeztu diran hiru nobelek saria irabazteko kalidaderik ez ebela erabagi baitau Miren Agur Meabe Plaza, Ana Urkiza Ibaibariaga eta Xabier Mendiguren Elizegi epaimahaikideek.

Igaz, Jose Inazio Basterretxearen 'Mandatariaren gerra' nobeleak irabazi eban saria, eta aurreko urtean Irati Jimenezen 'Bat, bi, Manchester' izenburukoak. Beste irabazle batzuk izan dira: Alberto Ladron Aranaren 'Xake-Mate', Fernando Morilloren 'Gloria Mundi', Iñaki Irasizabalen 'Burua txoriz beterik' eta Julian Peñaren 'Apologia'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu